GARA > Idatzia > > Mundua

Ingushetiako presidentearen kontrako atentatua izan da

Ingushetiako presidente Yunus Bek Yevkurov larri zauritu dute atentatuan. Erasotzaile suizida batek gidatzen zuen autoa zartarazi zuen Yevkuroven autoa parean zenean. Gibeleko ebakuntza egin zioten printza batek eragindako zauriengatik. Medikuen hitzetan, ebakuntza behar bezala atera zen, baina bere egoera kritikoa dela ohartarazi zuten. Azken hiru asteetan eraso egin dioten hirugarren goi kargua da.

p020_f01_097x112.jpg

GARA |

Atentatutik onik ateratzea lortu zuen arren, Ingushetiako presidente Yunus Bek Yevkuroven egoera kritikoa dela ohartarazi zuten larrialdietako zerbitzuek. Azaldu zutenez, erredurak eta saihets-hezur batzuk apurtuta zituen, baita burmuinean eta hainbat organotan zauriak ere. Nazraneko -Ingushetiako herri garrantzitsuena- ospitalera eraman eta gibeleko ebakuntza egin zioten printza batek eragindako zauriengatik. Yevkuroven bozeramaileak, Kaloi Ajilgovek, RIA-Novosti albiste agentziari plazaratu zioenez, ebakuntza «arrakastatsua» izan zen. Bere bizitza arriskuan ote zegoen galdetuta, oraingoz ezetz erantzun zuen. Dena den, zainketa hobea jasotzeko Moskura eramango zutela gaineratu zuen. «Sinestezina da norbait bizirik atera izana», nabarmendu zuen izenik eman nahi izan ez zuen mediku batek.

Atentatua 08.30ean gertatu zen Kavkaz errepidean. Yevkurovren auto ilararen kontra zuzendu ondoren, gidatzen zuen Toyota Camry bat leherrarazi zuen erasotzaile suizida batek. Fiskaltzaren azalpenen arabera, Yevkurovren gidaria une horretan bertan hil zen eta bi bizkartzain zauritu ziren. Beste iturri batzuek jakinarazi zutenez, leherketak presidentearen anaia, Uvais, eta hiru bizkartzain hil zituen. Lekukoek eztanda oso indartsua izan zela zehaztu zuten. Nazraneko erdiguneko etxeetako kristalak ere mugitu zituen.

Yevkurov 2008ko urriaren 31n izendatu zuten Ingushetiako presidente. 45 urte zituen eta militarra zen lanbidez. Errusiako Heroi titulua eman zioten. Kremlineko buruzagiak Murat Ziazikov ordezkatzeko hautatu zuen. Zerbitzu sekretuen jenerala izanik, oposizioak ustelkeria, jauntxokeria eta nepotismoa leporatu zion Ziazikovi.

Errusiako presidente Dimitri Medvedevek Barne ministro Rashid Nurgaliev Ingushetiara bidali zuen berehala ikerketa gertutik jarrai zezan.

«Gauzak bere lekuan jartzeko eta gaizkileak desagerrarazteko egindako lanaren ondorioa da atentatua, dudarik gabe», adierazi zuen Txetxeniako Ramzan Kadirov presidentearekin bildu ostean. Kadiroven hitzetan, «ekintza terrorista honek bide egokian goazela erakusten du».

Eraso ugari azkenaldian

Ingushetiako errepublika Iparraldeko Errusiako Federazioko zonalderik behartsuena da. Ustelkeriak ere nabarmen egin du gora. Bertan, Txetxeniako bi gudetatik ihes egin zuten ehunka errefuxiatu bizi dira.

Ekainaren 10ean, Auzitegi Goreneko lehendakariorde Aza Gazguireyeva hil zuten Nazraneko haurtzaindegi batean, umeak uztera zihoanean. Egun bat lehenago, Medvedev Daguestanen izan zen bisitan «terrorismoaren kontrako borroka indartzeko».

Hiru egun geroago, Bashir Aushev lehen ministrorde ohia tirokatuta hil zuten bere etxe inguruan, Nazranen.

Ekainaren 5ean goi funtzionario bat hil zuten Daguestanen. Frankotiratzaile batek tiro egin zion ezkontza bat ospatzen ari zen jatetxe baten kanpoaldean zegoela.

Aurten, 300dik gora atentatu izan dira Iparraldeko Kaukason. Segurtasun indarretako 7 kide eta 48 zibil hil dira.

moskun

Milaka gaztek elkarretaratzea egin zuten atzo Moskun, Nachi mugimenduak deituta, Sobietar Batasunak Bigarren Mundu Gerran izan zuen parte hartzea goraipatzeko.

El Kremlin ha subestimado a los insurgentes, según resaltan los expertos

El atentado de ayer en Ingushetia, república vecina de Chechenia, demuestra, según analistas, que Moscú ha subestimado a la insugencia caucásica. La bomba dirigida contra el presidente ingush no es un hecho aislado y se produce tras una vasta operación lanzada en mayo entre Chechenia e Ingushetia y que el Kremlin ha presentado como «un gran éxito contra la rebelión».

El redactor jefe del sitio de internet kavkaz-uzel.ru destacó que estaban muy bien informados sobre los movimientos de Yevkurov, apuntando a una posible fuga de información desde gente cercana al presidente.

Alexei Malachenko, experto en el Caúcaso del centro Carnegie de Moscú, subraya que «los combatientes parecen ser más fuertes de lo que se creía».

Pese a las pérdidas sufridas, tienen capacidad para reclutar a nuevos milicianos entre la población local, harta de la corrupción endémica que afecta a las autoridades locales, remarcan los expertos.

Más que la independencia, como ocurrió en Chechenia, quieren crear un Emirato del Cáucaso.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo