GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

AIZKORA

Mendizabalek sasoiko jarraitzen du oraindik

p038_f02_41949.jpg


J.L. | DONOSTIA

Joxemari Mendizabal sasoi betean dago. 60 urte ongi beteta izan arren, lan bikaina egin zuen herenegun. Marka pertsonala ezarri nahi zuen, eta horretarako zutik jarrita hiru 80 ontzako enbor zituen. 31 minutu pasatxotan egin zuen bere lana, eta argi eta garbi utzi zuen sasoi betean dagoela.

Hala ere, ezustea gero heldu zen, apustu bat jokatzeko asmoa zuela esan baitzuen: «Egia esan, oso ongi nago, eta lanean jarraitu nahi dut. Kilo mordo bat kendu dut, eta soberan ditudan beste batzuk kendu eta uste dut ongi geratuko naizela. Abendu aldera, beste markaren bat egin edo apusturen bat jokatu nahiko nuke, ez dakit, pentsatu egin behar dut», esan zuen. Egindako lanarekin oso gustura zegoen: «Oso gustura nago. Enborrak onak ziren, baina bigarrenean eta hirugarrenean adar txiki bana atera zaie bihotzean, eta hor galdu dut denbora apur bat», esan zuen.

Adunako jaialdi berean, 185 kiloko zilindro zaharrekin, Gorostidi harriarekin alegia, lehiaketa ere bazegoen, baina ez zen jokatu. Irigoien eta Ostolatza prestatu ziren aritzeko, baina azken honi harriak ihes egin zion, eta lurrera erori eta apurtu egin zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo