GARA > Idatzia > > Euskal Herria

«Bere gain hartu behar ditu Estatu frantsesak abiadura handiko linearen kostuak»

Zuriñe ETXEBERRIA |

Euskadiko eta Akitaniako Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeko ordezkariak Lakuako Garraio sailburu Iñaki Arriolarekin bildu ziren atzo, garraioa hobetzeko proposamenak aurkezteko.

Kazetarien galderei erantzunez, Akitaniako Batzordeko presidente Luc Paboeuk adierazi zuen Estatu frantseseko Gobernuak berak hartu beharko lituzkeela bere gain erantzukizun ekonomikoak. Hartara, Akitaniako mankomunitateek ez lukete pairatuko Baiona eta Hendaia arteko abiadura handiko linea horrek izango lituzkeen gastu ekonomikoak.

Paboeuk aditzera eman zuen Michelle Alliot-Mariek -Barne eta Garraio ministro frantsesa- Hendaia eta Baiona arteko abiadura handiko linearen inguruko ikerketak gelditzea erabaki zuela eta «kezkatuta egon» direla, baina herenegun atzera lehen ministro Françoise Fillonek azterketak berriz hastea agindu zuen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo