GARA > Idatzia > > Euskal Herria

ANGELU

Prefetak ez ditu bidaliko hondartzen parean kokatu diren 120 karabanak

Oraingoz bederen, atzo Angeluko hainbat hondartzen parean kokatu ziren nomadak bertan geratu ahal izango dira. CABAB-ek (Baiona-Angelu-Biarritz Hiri-Elkargoa) Bokaleko portu-eremuan prestaturiko lur esparruak ez du betetzen legeak eskatzen duen kopurua. Izan ere, eremu horrek soilik 90 karabanentzako tokia du eta, biztanleriaren arabera, CABABek gutxienez 150entzako tokia eskaini beharko luke. Horiek horrela, suprefetak ez du karabanak handik kanporatzeko agindurik emango Herriko Etxeak eskatu bezala. Baiona iparraldean hutsik dagoen La Chenerai kanpina lehenbailehen egokitu nahi du CABABek legeak eskatzen diona betetzeko. Bizpahiru egunen buruan eremu berri hori prest egongo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo