GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

«Tomatera»k trapuaren zaporea probatu du lehen aldiz 28 urteren ostean

Deustu Arraun Taldeak hasiera ezin hobea eman dio aurtengo traineru denboraldiari. Bilbotarrek historiako lehen bandera irabazi zuten aurreko larunbatean Luancon eta KAE-2 ligan goiko postuetan ibiltzeko hautagai sendoak izango direla erakutsi zuten bertako uretan.

p038_f01_80826.jpg

Asier AIESTARAN

Deustu Arraun Taldeak ez du berehalakoan ahaztuko 2009ko ekainaren 20a. Bilboko auzoa ordezkatzen duen «Tomatera» traineruak bere historiako lehen bandera irabazi zuen Luancon jokatutako estropadan, Asturiasen. Elkartea 1981ean sortu zela kontuan hartuta, orain dela 28 urte, eta trainerua lehen aldiz 1984an uretaratu zutela jakinda, taldearen lorpena ez da nolanahikoa.

Aitor Mojas zuzendaritzako kideak aitortu digunez, «emozioz betetako uneak» izan ziren larunbatekoak. «Arraunlari gehienak oso gazteak dira, baina beteranoentzat oso berezia izan zen. Josu Ortube, adibidez, nire kintakoa da, 44 urte ditu, eta taldea sortu genuenetik dabil arraunean. Bagenekien ongi ibiltzeko gai ginela, irabazteko aukerak genituela, baina ez genuen inoiz garaipen bat ospatzeko aukera izan. Unea iritsi zenean ezin izan genion emozioari eutsi eta negar-saio ederra egin genuen».

Elkartean, gainera, bereziki pozten dira garaipena etxeko jendearekin arraun eginda lortu dutelako, horietatik gehienak oso gazteak. «Gure meritua etxeko hamalau arraunlarirekin irabazteko gai izatea da. Alde horretatik elkarte nahiko berezia gara. Hemen harrobiarekin egiten den lana erabatekoa da», azaldu du Mojasek, eta segidan Luancon gertatu zen beste bitxikeria bat kontatu digu. «Aurten bi jubenil arituko dira traineruan eta horietako batek larunbatean egin zuen arraun lehen aldiz lehiaketa ofizial batean. Bere aurreneko estropadan banderarekin itzuli zen etxera, hamasei urterekin. Atera kontuak, beste zenbait 20-25 urte arraunean ibili gara eta ez dugu horrelakorik inoiz lortu».

«Existitzen ginenik ere»

Deustu Arraun Taldean garrantzia handia ematen diote gaztetxoekin egiten den lanari, zuzendaritzakoek azaldu digutenez. «Maila guztietako arraunlariak zenbatuta, neskak zein mutilak, 70-75 bat fitxa inguruan ibiliko gara. Gehiago ere badaude, baina jarraikortasunez etortzen direnak hortxe ibiliko dira. Kopuru polita dela esango nuke, goiko mailetan dabiltzan talde indartsuek ez dut uste askoz gehiago izango dituztenik».

Baina, era berean, jakin badakite traineruak emaitza onak izanez gero oihartzun askoz handiagoa izango duela egiten duten lan guztiak, bai auzoan eta bai auzotik kanpo ere. Alde horretatik, aurreko asteburuan San Miguel Ligako estropadarik ez egoteak mesede handia egin die deustuarrei. «Bandera honek oihartzun handia izan du, asteburuan ez delako egon ez TKE eta ez KAE-1 ligako estropadarik. Egun hauetan izan da jendea elkartetik pasa dena gu zoriontzera, seguru asko aurreko larunbatera arte existitzen ginela ere ez zekiten auzoko bizilagunak», onartu du Aitor Mojasek.

Ibaian eta erloju kontrakoan

Aurrera begira, Peio De Vegak entrenatzen duen traineruak helburu nagusi bat izango du, ohorezko txandan finkatzea. «Aurreneko estropada hauek ongi bukatu eta aurreneko lau sailkatuen artean sartzea da gure helburua. Esperientziak erakutsi digu behin hor kokatuz gero oso zaila dela erortzea. Eta alderantziz. Iaz talde ona eduki arren, hasieran ez genituen gauzak ongi egin eta denboraldi osoa aurrekoak harrapatu ezinik pasa genuen. Ibaian egiten diren estropadetan ongi ibiliko garela uste dut, batez ere erloju kontrako probetan. Ez dakit igotzea posible izango den, Trintxerpe oso indartsu dagoelako, baina play offean sartzea gure esku dagoela iruditzen zait».

Horretarako, ordea, hainbat zailtasuni aurre egin beharko dio «Tomatera»k. Mojasek aipatzen digunez, KAE-2 ligako aurrekonturik eskasenetakoa dute, eta horregatik dei egiten die erakundeei laguntza gehiago eman ditzaten. «Horrenbeste Bilbo, horrenbeste Guggenheim... baina gure aurrekontua negargarria da. Horregatik eskertu beharra daukagu Tecuni etxeak eman digun laguntza, baita behe-behean geundenean ere».

La ARC-1 arranca el fin de semana con paradas en Donostia y Zumaia

El Grupo 1 de la ARC, que reúne a las doce mejores traineras de la categoría, arranca este fin de semana con dos atractivas regatas. El sábado a las 17.00 se disputa la Bandera Donostia Kaiarriba en la bahía de La Concha. Al ser la primera prueba de la temporada, las tandas se confeccionarán por sorteo. Será una regata en línea con tres ciabogas. El domingo a las 12.00 llegará el turno de la II Bandera Ambilamp en el campo de regatas de Zumaia. En este caso, las tandas se completarán ya según la clasificación general de la liga. La prueba de Zumaia será ofrecida por ETB en directo. Astillero, la gran favorita para ascender a la ACT, luchará con otras once traineras: Busturialdea, Orio B, Camargo, Hondarribia B, Isuntza, Santurtzi, Donostiarra, Ondarroa, Pasai Donibane, Portugalete y Zierbena.

Por otro lado, la ARC-2 vivirá el domingo la tercera prueba del calendario. Donostia acogerá su segunda regata del fin de semana a partir de las 12.00. Trintxerpe es líder por ahora. A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo