GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Atxiloketak Usurbil eta Astigarragan

Bertsio kontrajarriak eta inputazio garbirik ez, hiru atxilotuei buruz

Polizia espainolak Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Ainara Vazquez atxilotu zituen atzo, Gobernu espainoleko ordezkariek «prebentibo» gisa definitu zuten operazioan. Polizi iturriek, ordea, «euren ardura ETAren materiala gorde eta banatzea» baino ez zela esan zuten.

p002_f01.jpg

O. L. | USURBIL

Polizia espainolak Olatz Lasagabaster usurbildarra, Patxi Uranga oriotarra eta Ainara Vazquez donostiarra atxilotu zituen atzo goizaldean Usurbil eta Astigarragan aurrera eramandako polizia operazioan. Hiru herritarrak ETArekin harremana dute- lakoan hartu dituzte preso eta iturri ofizialek zabaldutakoaren arabera, 70 kilo lehergai atzeman ditu Poliziak miaketetan. Aitzitik, hiru gipuzkoar hauek ekintza armaturik egin ez dutela esan, eta operazio polizialak «izaera prebentiboa» duela nabarmendu zuen Antonio Camacho Estatu idazkariak.

Polizi iturriek esandakoa, ordea, ez du zerikusirik Camacho eta ondoren Alfredo Perez Rubalcaba, Barne ministro espainolak, defendatutako bertsioarekin; Poliziaren arabera, hiru gipuzkoarrak «urte eta erdi zeramaten ETArentzat lanean» eta euren ardura «materiala gorde eta bestelako talde legalen artean banatzea» zela ere adierazi zuten. Are gehiago, diotenaren arabera, Poliziak aspalditik jarraitzen zituen hiru gipuzkoarrak, «2007ko abenduan euren hatz markak zituen furgoneta bat Jurdan Martitegi ETAko kideak utzi eta Poliziak topatu zuenetik». Azkenaldian gainera, «talde honen eta ETAko bestelako taldeen arteko harremana erabat etenda zegoela» diote.

Lasagabaster eta Uranga Usurbilen atxilotu zituzten, Ugaldea industrialdean etxebizitza gisa erabiltzeko prestatuta zuten pabiloi batean; Vazquez ordea, Astigarragan hartu zuten gatibu. Atxilotutakoak inkomunikatu, eta Donostiako Amara auzoko polizia-etxera eraman zituzten hasieran; senideei ordea, Madrilen zirela esanez deitu zieten arratsaldean.

Vazquezen eta Lasagabaster eta Urangaren etxebizitzak miatu zituen Polizia espainolak eta agentziek zabaldutako informazioaren arabera, Usurbileko etxean aurkitu zituzten lehergaiak. Hiruren lantokietan ere izan zen Polizia atzo goizean.

Lantokietan ere miaketak

Uranga ``Gaztetxulo'' aldizkariko kazetaria da eta Vazquez Bagera Donostiako Euskara Elkarteko administraria. Bien lanto- kiak lokal berean daude, Donostian, eta han izan zen Polizia, 8.30 aldera, bi egoitzak miatzen, eta Urangaren eta Vazquezen ordenagailuak eraman zituzten. Lasagabaster aldiz, Hik Hasi-ko langilea da, eta Donostiako Errekalde auzoan duen lantokia ere miatua izan zen. Bertako langi- leek GARAri azaldu ziotenez, 6.00etan jaso zuten Poliziaren deia Hik Hasi-ko egoitza irekitzeko galdeginez. Lankideak bertaratu zirenerako ordea, Polizia barruan zen, Lasagabasterrekin batera, egoitza miatzen. 7.30 aldera alde egin zuen bertatik, eta atxilotuak erabiltzen zuen disko gogorra eraman zuen.

``Gaztetxulo'' aldizkariko, Bagerako eta ``Irutxuloko Hitza''- ko langileek eta zuzendaritzek oharra atera zuten euren lankide Patxi Uranga eta Ainara Vazquezi elkartasuna helarazteko. Ezarritako inkomunikazioa bertan behera uzteko eskatu zuten eta lantokietatik eramandako ordenagailuak itzultzeko ere bai, «prentsan eta euskararen aldeko lanean aritzeko lan tresnak besterik ez direla» esanez.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazional espainoleko epaileak zuzendu zuen goizaldeko 2.15etan abiatutako polizi operazioa. Epailea bera Gipuzkoan izan zen atxiloketak gertutik jarraitu, eta euren garrantzia nabarmentzeko. Komunikabideek oihartzun zabala eman zioten ETAk Eduardo Puelles hil eta lau egunetara egindako operazioari.

Usurbileko industria nabean Poliziak 70 kilo lehergai inguru atzeman zituela zabaldu zuten komunikabide espainolek lehen ordutik. Goizean goizetik gainera, ikusgai jarri zuten konfiskatutako materiala Polizia espainolak Donostiako Aldapeta kalean duen komisarian. Informazio agentzien arabera, 64 kilo amonio-nitrato, 30 aluminio poltsa eta etxean egindako lokarri detonatzailea aurkitu zuten Usurbilen, eta hori guztia, 70 bat kilo lehergai prestatzeko materiala dela sostengatu zuten agentziek.

Goizaldeko lehen irrati albistegietan atxilotutako hiru lagunak AHTren obren aurka ETAk egin dituen sabotajeekin lotzen zituzten arren, Antonio Camacho Estatu idazkariak eskainitako agerraldian harreman hori ez dagoela «egiaztatuta» adierazi zuen eta atxiloketen «izaera prebentiboa» ibili zuen ahotan. Hiru gipuzkoarrei talde armatuko kide «legalak» izatea leporatu zien Camachok, hau da, fitxatu gabekoak, eta «oraindik euren jarduera terrorista abiatu ez duen komando» bat osatzen zutela adierazi zuen. Aitzitik, «jarduera berehala hasteko baldintzetan» zegoela gehitu zuen.

Perez Rubalcabak tesi honekin bat egin zuen arren, polizi iturriek ostera, oso bestelako bertsioa zabaldu zuten, hiru gipuzkoarrak ETArentzat «materiala gorde eta banatzen urte eta erdi» zeramatzatela aditzera eman baitzuen.

Polizia operazioak protestak eragin zituen atxilotuen herrietan. Usurbilen 120 lagunek batzar informatiboa eta manifestazioa egin zuten. Orion herriko plazan egin zuten batzarra 90 lagunek, baita Astigarragan ere 100 ehun lagunek; manifestaldia ere egin zuten ondoren. Era berean, bertako ezker abertzaleko hautetsiak euren bizilagun Vazquezen atxiloketa salatzeko mozioa aurkeztu dutela eman zuten jakitera -bihar izango da udalbatza-. Donostiako Herreran 55 lagun elkartu ziren Ainara Vazquezen alde. Ertzaintzak lagun bat identifikatu zuela salatu zuten.

2007. urtetik?

Gobernu espainolak azaldutakoaren kontra, polizi iturrien arabera hiru gipuzkoarrak aspaldi kontrolatzen zituzten, 2007ko abendutik hain zuzen ere. Baina Eduardo Puelles hil eta lau egunetara erabaki dute haiek atxilotzea.

Rubalcaba elogia a las FSE mientras pide apoyo a la CIA

Pese a que fuentes policiales aportaron otra versión que afirmaba que los tres detenidos se dedicaban exclusivamente a guardar el material, el ministro del Interior, Alfredo Pérez Rubalcaba, dio por seguro desde Washington que formaban «un comando» y que «iba a actuar». Dicho esto, Rubalcaba elogió que «es la tercera vez que la Policía hace la misma operación, que es desmantelar un comando que todavía no ha actuado pero que iba a actuar».

Sus loas a las FSE se produjeron mientras multiplicaba los contactos con la Administración Obama para estrechar lazos en la «lucha antiterrorista». Entre otras cosas, Rubalcaba se reunió con el fiscal general de Estados Unidos, Eric Holder, y entrada la noche tenía previsto entrevistarse con mandatarios de la CIA, los servicios secretos.

Rubalcaba no aportó prueba concretas de sus imputaciones a los detenidos. Se limitó a decir que «es evidente» que iban a atentar porque «tenían dinamita» e ironizó incluso con que eso «no es para las Fallas».

«Creo que es muy importante resaltarlo», explicó a los medios reunidos para seguir su gira por los Estados Unidos. Las agencias difundieron rápidamente los otros dos precedentes en que el Ministerio del Interior español se atribuyó la desarticulación de presuntos comandos que aún no habían realizado atentado alguno.

Rubalcaba y Holder firmaron un convenio de colaboración para aumentar la cooperación entre ambos países para impedir y combatir la delincuencia grave y que, entre otros puntos, recoge el intercambio de información de los datos contenidos en los sistemas nacionales automatizados de identificación dactiloscópicos, así como el acceso a los datos de los ficheros de análisis del ADN. Este texto será suscrito también por el departamento de Seguridad Nacional de Estados Unidos.

La gira del ministro del Interior español se prolongará en la jornada de hoy, durante la que se reunirá también con mandatarios del FBI y altos asesores de la Casa Blanca. En estos contactos se aborda también la posibilidad de que el Gobierno español asuma cinco de los presos encerrados hasta ahora en el limbo legal de Guantánamo y que Estados Unidos quiere repartir ahora entre sus aliados europeos.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo