GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

KAE-1

Asteburuko bigarren hitzordua, gaur eguerdian Zumaian

A.A. | DONOSTIA

Atseden hartzeko denbora askorik gabe, KAE-1 ligako hamabi traineruek erronka berri bat izango dute gaur. 12.00etan hasita, II. Ambilamp Bandera jokatuko dute Zumaiako uretan eta ETBk emango du. Ohiko estropada eremuan, hiru ziaboga eta lau luzeko proba izango da eta, atzo ez bezala, txandak sailkapenaren arabera egituratuko dira.

Lehen txandan atzoko azken lau sailkatuak irtengo dira: Ondarroa, Busturialdea, Portugalete eta Hondarribia B. Bigarren txandan Zierbena, Donostiarra, Camargo eta Orio B arituko dira. Eta hirugarren txandan Santurtzi, Astillero, Isuntza eta Pasai Donibane izango dira protagonistak.

Aurretik, emakumezkoen estropada ere jokatuko da. Parte hartuko duten traineruak Getaria-Tolosa, Zumaia, Bizkaia eta Astillero dira eta lehia 11.30ean hasiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo