GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

KAE-2

Hirugarren jardunaldiak sailkapena argitzen hasteko balio dezake

A.A. | DONOSTIA

Kontxako Badiak beste estropada bat hartuko du gaur: Donostia Kaiarriba Bandera. Kasu honetan, KAE-2 Ligari dagokiona izango da eta 12.00etan hasiko da. Hiru ziaboga eta lau luzeko proba izango da eta txandak ligako sailkapenaren arabera osatuko dira.

Aurreneko txandan Raspas, Hibaika, Lutxana, Luanco eta Donostiarra B irtengo dira. Bigarren txandan Zumaia B, Getxo, Santoña eta Ciudad de Santander arituko dira. Hirugarren eta ohorezko txandan Mundakak, Deustuk, Colindresek eta Trintxerpek egingo dute arraun.

Aurreneko bi estropadak aurreko asteburuan jokatu ziren eta oraingoz Trintxerpe da liderra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo