GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Bigarren Maila

Jon Rekondo izan da Nafarroako kanporaketako aizkolarik onena

p040_f02_82167.jpg

J.L. | DONOSTIA

Jon Rekondok irabazi zuen herenegun arratsaldean Donezteben jokatu zen Nafarroako Bigarren Mailako Txapelketako kanporaketa. Berarekin batera, Vicente, Ohian Larretxea, Patxi Mindegia eta Xabier Mindegia izango dira finalean, eta horien artean jokatuko dute Lehen Mailarako igoera. Azken saiorako data eta lekua falta dira.

Aizkolari bakoitzak 60 ontzako enbor bat eta bi kana-erdiko moztu behar izan zituen, eta Jon Rekondo eta Daniel Vicente ziren saioa irabazteko faborito nagusiak, eta ez leitzarrak, ez Otsagabikoak ez zuten barkatu.

Rekondo izan zen onena eta berak lan guztiak burutzeko 7 minutu eta 11 segundo behar izan zituen. Bigarren sailkatu zen Vicente (7.35), hirugarren Patxi Mindegia izan zen (7.41), laugarren Ohian Larretxea -Donatoren semea- izan zen (7.50), eta bosgarren Xabier Mindegia (8.25).

Bost hauek jokatuko dute finala, baina atzetik izan ziren beste aizkolari batzuk ere. Etxeberria sailkatu zen seigarren postuan (8.32), zazpigarren Erdozia sailkatu zen (8.44), zortzigarren Arkaitz Olano izan zen (8.53), bederatzigarren Belarra izan zen (8.54), hamargarren izan zen Jon Telletxea (10.46), hamaikagarren Ariztegi sailkatu zen (10.55), eta azkenik, hamaikagarren izan zen Juan Telletxea (11.52).

Datoren larunbatean Gernikan jokatuko da Bizkaiko Bigarren Mailako finala, eta berri hori oso pozgarria da, herrialde horretan orain arte ez baita maila horretako lehiaketarik jokatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo