GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Xanti Begiristain Madotz | Iruñea

Nafarroako Gobernua eta euskara

Nafarroako Gobernukoek, hau da, UPNk, CDNk eta, antza, baita PSNk ere, amarru berri bat asmatu dute euskararen normalizazioa oztopatzeko. Kasu honetan, ebazpen bat: Erreniega mendiko hedagailu batzuk kentzeko, zehazkiago esanda, Maria irratia, Radio Euskadi, Euskadi irratia eta Euskalerria irratia.

Dagoeneko hamaika mila trikimailu eta zerrikeria sortu dituzte azken hamarkada hauetan, euskarari oinak geldiarazteko; kopurua ia konta ezin ahala da. Bitxiena eta xelebreena da, gizarteari sinetsarazi nahi diotela demokratak, toleranteak, irekiak, modernoak, pluralak, dibertsitate zaleak eta abar direla, baina euskararen gaia pixka bat ulertzen dugunok badakigu guztiz alderantzizkoak direla, alegia, beraiek euskararekiko direna hauxe da, gaiztoak, maltzurrak, zitalak, bihotz txarrekoak, pertsona eskasak, euskara gorrotatzaileak eta bat eta beste. Botere handiagoa dute, baina arrazoi gehiago ez.

Dagoeneko ez dezatela pentsa irensten ditugula beren gezurrak, iruzurrak, engainuak eta amarruak. Jendilaje honekin argi eta garbi dago lanean eta euskararen aldeko borroka garbian jarraitu beharko dugula, ez beraiek bezala, eta, batez ere, euskararen gaia aurrera atera nahi badugu, uste dut ez dugula beste erremediorik izanen, botoen bidez gailentzea baino. Gora euskarazko komunikabideak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo