GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Abertzaleak Akitaniako bozetara batera joateko deia egin du Batasunak

p014_f02_88x52.jpg

Arantxa MANTEROLA

Europako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak aztertu ostean, Xabi Larralde eta Jean-Claude Agerre Batasuneko ordezkariak, datorren urtean Akitaniako Kontseilurako egingo diren bozetan indar abertzaleak elkarrekin aurkeztearen alde agertu ziren atzo Baionan.

Bi mahaikideen ustean, aipatu bozek «proiektu abertzale eta aurrerakoiak gizartean gero eta atxikimendu gehiago duela» egiaztatu dute; alabaina, Madrilek eta Parisek «geldotasunarekin eta errepresioarekin» erantzuten jarraitzen dute.

Horri aurre egiteko, «esparru guztietan» abertzaletasuna sendotzea beste biderik ez da. Hortaz, «alderdien arteko kalapitak eta desadostasunak gainditurik, EHBai antzeko formularekin indar abertzaleek hautagaitza bateratua aurkeztea da baldintza behinena» Batasunaren iritziz.

Xede horrekin, hitzordua eskatu diete gainerako alderdi abertzaleei, «batzen gaituena bereizten gaituena baino askoz gehiago baita».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo