Kantauri itsasoko doinuek freskatuko dute Sopuertako Mendebala jaialdia
Galiziar, asturiar, kantabriar eta euskal musikaren topaleku izango da beste behin Sopuertan egiten den Mendebala jaialdia. Ingurune paregabean kokatua, zortzigarren edizioa izango duen doako folk jaialdiak artisautza azoka eta kanpatzeko tokia ere eskaintzen du, etxeko Korrontzi eta Adarrots, Galiziako Cristina Pato, Bierzoko Aira da Pedra, Kantabriako Aura Kuby eta Asturiaseko Llan de Cubel eta Skama la Rede taldeen musikaz gain.
Anartz BILBAO | BILBO
Gure inguruan gero eta ugariagoak ditugun -eta egun zailtasunak dituzten- jaialdi erraldoien alboan, bere xumetasunean berezia dugu Mendebala jaialdia. Sopuertan kokatua, Santa Ana zelai zoragarriak ematen dion gozotasuna gutxi balitz, Kantauri itsasoak bustitzen dituen herrien nortasun eta aberastasun kulturalak agertu nahi ditu Mendebalak, muga ofizialetatik gaindi.
Euskal Herriko soinuak galiziar, asturiar eta kantabriarrekin nahastuko dira Mendebalan, besteak beste, eta jaialdiko aurpegi ezagunena Cristina Pato gaita eta piano-jotzaile galiziarra izango da. Patorekin batera, Mungia aldeko Korrontzi talde ezagunak joko du gaur. Makina bat musikarirekin elkarlana burutu duen taldeak «Getxo» zuzeneko lana du azkena, eta egun bira oparo batean murgildua da. Hirukotea osatzeko, Aira da Pedra taldea daukagu, Ponferradan orain dozena bat urte sortu eta Bierzoko tradizioa oinarri duen taldea.
Biharamunean gehiago, lau izango baitira oholtza gainera igoko diren taldeak. Aura Kuby kantabriar neskatoa bat. Folka egiten dute, bai, baina beraien jardunean ez da bossa nova, gipsy-blues edo habanera doinurik ere faltako. Urrunagotik dator Llan de Cubel taldea, zehatz-mehatz Asturiasetik. 1984an sortua, taldeak asturiar kultura tradizionala suspertzeko prozesuan parte hartu du, honen zabalkundeari lagunduz, musika eta hizkuntzari dagokionez batez ere.
Beste horrenbeste aipa daiteke Skama La Rederi talde borrokalari eta parrandazaleari buruz ere. «Beste arrantzale baten saretik arrainak ostu» esan nahi omen du asturiarrez «escama la rede» esaldiak. Eduardo Fernandez bertako gitarra-jotzaileak kontatu digunez -irratiko kazetaria da lanbidez-, «2004an sortutako taldea da, Asturiaseko kostaldean, Gancas inguruan». Ska eta punk doinuak uztartzen dituzte, eta asturieraz kantatu «beti, gure herriko hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko». Talde independentistak bi lan plazaratu ditu dagoeneko eta urtean hogei bat zuzeneko ematen omen dituzte: «Euskal Herrian sei aldiz jo dugu, guztietan Bizkaian».
Skama la Rede sortu garai bertsuan jaio zen Adarrots taldea ere. Portugaletekoak Korrontzirekin batera Euskal Herriko folk taldeen ordezkaritza eramango du -kasu honetan larunbatean-, Mendebala lehiaketan garaile atera eta bertan jotzeko aukera irabazi ostean.
Ezkerraldeko taldea da Adarrots, «Portugaletez gain, Santurtzi eta Galdakaoko musikari batek osatua», Iñigo arrabita-jotzaileak kontatu digunez: «2004an sortu genuen taldea, baina aldaketa batzuk medio talde erdia eraldatu genuen 2007an eta egun sei musikarik osatua da». Seikoteak «sustrai musika garatzen du, konposaketa propioak sortuta», eta tresnei dagokienez, «alboka eta txirula eta bestelako instrumentu tradizionalak eta klasikoagoak, arrabita eta gitarrak nahasten ditu, perkusioaz eta ahotsaz gain, noski». Taldeak ez du oraindik lanik plazaratu, baina Mendebala lehiaketa irabazteari esker, disko bat grabatuko du aurki. «Egun lana prestatzen ari gara, kristoren ilusioarekin, abuztuan Balea estudioetan Asier Ercillarekin grabatu eta ziur asko Durangoko Azokan argitaratzeko».
Musikaz gain
Jaialdiaz gozatu nahi duenak bertan kanpatu ahal izango du -doan kanpatu ere-, eta musikaz gain, bertan jarriko duten artisautza azoka ere izango du aukeran, asteburua biribiltzeko. Gainera, parte hartuko duten taldeen aldarte ona eta ohiko elkarlanak ezagututa, ez litzateke harritzekoa herri ezberdinetako musikariak elkarrekin zuzenean aritzea, uztarketa magikoak gauzatuz.
Posiblemente, Enkarterri sea una de las zonas más desconocidas de Euskal Herria, pero lo cierto es que posee suficiente encanto como para descubrirla poco a poco y Mendebala es una de esas excusas que pueden motivarnos. Tanto si llegamos a Sopuerta desde Castro Urdiales, Muskiz, Zalla o Balmaseda, nos toparemos con hermosos valles verdes, pequeños barrios y delicadas cimas con el Cantábrico a la vista. Sopuerta ofrece el mar a un soplo de kilómetros, pero también numerosas posibilidades de senderismo y montaña, además de zonas circundantes donde se puede descansar entre amplios arbolados, campas, asadores y mesas, entre los que destaca el parque de Alen, con la ermita de San Luis, una ferrería de montaña, el hermoso pico Alen, con sus casi 800 metros, y muchas más cosas: El Castaño, Santa Ana, Las Balsas... En su término municipal se encuentra el barrio de Avellaneda, sede de la Casa de Juntas de las Encartaciones de Bizkaia. El conjunto monumental es del siglo XIV, reformado en el siglo XX, en el que se encuentra el Museo de Las Encartaciones. También se pueden observar numerosas muestras de la actividad minera de la zona. Ya en Sopuerta, el lugar donde se celebra el festival es un espacio amplio, arbolado con grandes espacios para el relax y la contemplación. Pequeños y grandes pueden llenar sus ojos de naturaleza, bañarse en decenas de olores y colores y con el cámping muy cerquita de la zona del festival. Es un viaje, todo un viaje. Y por la noche, festival. Un encuentro peculiar entre las músicas del mar Cantábrico. Más txosna, un local donde encontraremos de todo y puestos con una extensa oferta: artesanía, dulces... Sin duda, una opción de fin de semana.P. C.
Gaur: Korrontzi + Cristina Pato +
Aira da Pedra.
Bihar: Aura Kuby + Llan de Cubel + Adarrots + Skama la Rede.
Lekua: Santa Ana zelaia (Sopuerta).
Ordua: 22.00etan.
Sarrera: Doan.
Informazio gehiago: ww.mendebalasopuerta.net.