LITERATURA
Zilarrezko Euskadi Sarien banaketarekin hasiko da Liburu eta Disko azoka
Donostiako Liburu eta Disko azokaren 34. edizioari ekingo diote gaurtik aurrera. Apirilaren 23an, Liburuaren Egunaren aitzakian, Gipuzkoa plazan egin ohi den azokan gehien saltzen diren liburuen egileei Zilarrezko Euskadi Sariak ematen dizkie Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak. Aurtengo salduenak, gaztelaniaz, Stierg Larson-en «Los hombres que no amaban a las mujeres» izan da eta, euskaraz, Bernardo Atxagaren «Zazpi Etxe Frantzian». Gaur eguerdian banatuko dituzte sariak. Gipuzkoa plazan 40 stand baino gehiago jarriko dira hilaren 12ra arte, goizean, 11.00etatik 14.00etara, eta arratsaldean, 17.00etatik 21.00etara. Asteburuetan idazleak liburuak sinatzen arituko dira 12.00etan eta 18.30ean.