GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

MODA

Kristobal Balenziagaren soineko adierazgarrienen hogei kopia zehatz

«Balenciaga: la inspiración» izeneko erakusketa zabaldu berri dute Gasteizen. Modaren nazioarteko maisuaren lanen ibilbideak izandako bilakaera islatu nahi du, eta, besteak beste, Givenchy, Oscar de la Renta eta Ungaro izen handien inspirazio iturri izan den goi mailako joskintzaren sortzailea omendu. Getarian sortutako diseinatzailearen soineko adierazgarrienen hogei kopia zehatz egin ditu, paperean eta berezko tamainan, El Corte Ingleseko ikerlari eta espezialista talde batek.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo