GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Obamaren erronka Iraken eta Afganistanen

AEBetako soldaduek hiriak utziz geroztiko atentatu larrienak Iraken

Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek ekainaren 30ean Irakeko hiriak utzi zituztenetik jazotako atentatu larrienak izan ziren atzokoak. Gutxienez 42 hildako eta 80tik gora zauritu izan ziren Bagdad hiriburuan eta Tal Afar herrian. Duela gutxi Bagdadera eginiko bisitan, Joe Biden presidenteordeak indarkeria amaitu ezean, ez direla herrialdeaz arduratuko ohartarazi zuen. Irakeko Gobernuak igorritako datuen arabera, joan den hilabetean 437 hildako izan ziren

p004_f02_199x132.jpg

GARA | BAGDAD

Indarkeriak ez du etenik Iraken. Atzo, gutxienez 42 lagun hil ziren Bagdaden eta iparraldeko Tal Afar herrian gertaturiko hainbat atentatutan. Larriena Mosuletik 80 kilometrora dagoen Tal Afarren gertatu zen goizeko zazpi eta erdiak aldera. Erasotzaile suizida batek lehergailuz beteriko txalekoa zartarazi zuen bi poliziaren etxe atarian, hiriaren erdialdean. Lekukoek adierazitakoaren arabera, erasotzailea poliziaz jantzita zihoan.

Khaled Omar koronelak AFP albiste agentziari azaldu zionez, etxea «terrorismoa» leporatzen dieten atxilotuei galdeketak egiteko erabiltzen zuten.

Jende ugari bildu zen zer gertatu zen jakitera eta zaurituei laguntza ematera. Minutu gutxira, bigarren kamikaze batek lehergailuz beteriko gerrikoa zartarazi zuen. Behin-behineko datuen arabera, 35 hildako eta 70 zauritu izan ziren. Dena den, gehiago izan daitezkeela ohartarazi zuten osasun zerbitzuek.

Tal Afar Niniveh probintzian dago, Siriako mugatik gertu. Arabiarrak, turkomanoak eta kurduak bizi dira bertan, eta harreman gorabeheratsuak dituzte elkarren artean. 2007ko martxoaren 27an, Iraken inoiz gertaturiko atentatu larrienetako baten agertoki izan zen. 127 pertsona hil ziren eraso hartan.

Al Kaedak eta beste hainbat talde armatuk indar handia dute probintzian, agintariek nabarmendu dutenez.

Hussein Atrish alkateak talde armatuak komunitateen arteko haustura eragin nahian dabiltzala salatu zuen. «Jende bat ez da eroso sentitzen adiskidantzarekin. Hori da dugun arazo handiena», adierazi zuen.

Niniveko gobernadore Atheel al Nujaifiren aburuz, «talde askok kaosa eragin nahi dute, AEBetako soldaduak joan direla aprobetxatuta. Segurtasuna eta egonkortasuna ez dituzte gogoko». Asteazkenean, bi bonba autok eztanda egin eta 14 pertsona hil ziren Mosulen, Niniveko hiri garrantzitsuenean, xiitek erabiltzen duten mezkitatik gertu. Hiriko eraikinen aurrealdeak erasoek eta atentatuek utzitako zuloz josita daude. Kaleak, hondakinez beteta daude.

Tal Afarreko atentatuak jakitera eman eta gutxira, Bagdadeko Sadr City auzoko azoka batean bi leherketa izan ziren. Hassan Abdullah barazki saltzaileak azaldu zuenez, leherketa entzun eta bertaratu zenean zaborrontzi batean ezkutatuta zegoen bonba batek eztanda egin zuen. Lurrera erori eta ospitalera eraman zuten buruan eta hanketan zauriak zituelako.

Karrada barrutian, Irakeko Banku Zentraleko gobernadore Sinan al Shbibiren auto ilarari eraso egin zioten 09.30ean. Bera onik atera zen arren, leherketak bizkartzain baten autoa eta gertu zegoen gidari bat jo zituen.

AEBetako Defentsa idazkari Robert Gatesek aldian-aldian atentatuak gertatuko direla esan zuen. Duela gutxi Bagdadera eginiko bisitan, Joe Biden presidenteordeak argi utzi zuen erlijio ezberdinetako komunitateen arteko indarkeria gelditu ezean, ez direla herrialdeaz arduratuko.

EEUU libera a los cinco diplomáticos iraníes detenidos en 2007

El Ejército estadounidense transfirió al Gobierno iraquí a los cinco diplomáticos iraníes que capturó en enero de 2007. Esta medida responde al acuerdo de seguridad firmado por el Gobierno de Bagdad y Washington, que prevé el repliegue de las tropas estadounidenses y la entrega de todos los prisioneros en sus manos a las autoridades locales. En palabras del ministro de Exteriores iraquí, esta puesta en libertad mostraría «la sinceridad y el compromiso del Ejército estadounidense respecto al acuerdo firmado».

Los recién liberados pudieron llamar a sus familiares y denunciar que fueron detenidos «en violación de la legalidad internacional y la Convención de Viena». La embajada estadounidense se negó a realizar comentario alguno.

Los cinco fueron detenidos el 11 de enero de 2007 en Erbil (Kurdistán Sur) acusados de incitar a la resistencia contra los ocupantes. Irán desmintió este extremo y recordó que tenían estatus diplomático, algo que Washington negó. En el momento de su detención, el Ejército ocupante bombardeó el consulado iraní en Erbil. Washington negó asimismo que el edificio tuviera carácter diplomático.

Los talibán anuncian otra ofensiva con ataques suicidas en torno a Kabul

Un atentado con un camión cargado de explosivos contra la Policía reivindicado por los talibán dejó ayer un saldo de 25 personas muertas, entre ellas varios menores, en una carretera estratégica en la provincia de Logar, 30 kilómetros al sur de la capital afgana, Kabul.

La explosión tuvo lugar en la carretera que comunica Kabul con las provincias del sureste fronterizas con Pakistán, concretamente Paktika, Paktia y Jost. El camión fue abandonado en la carretera la noche anterior. Fuentes oficiales no confirmaron si el vehículo había sido abandonado intencionadamente cargado de explosivos o si fue utilizado posteriormente por algún kamikaze.

El atentado fue reivindicado por un portavoz talibán, Zabihullah Mujahed, quien aprovechó para anunciar que 16 kamikazes habrían entrado en Kabul para llevar a cabo una ofensiva de ataques suicidas como parte de su campaña en torno a las elecciones presidenciales del 20 de agosto.

En las últimas semanas, los ataques de la resistencia se han multiplicado exponencialmente, sobre todo en el sur, este y sudeste afganos y pese a la ofensiva ocupante contra la provincia de Helmand, bastión de los talibán.

Ayer mismo, dos soldados murieron en una emboscada en el sur, lo que eleva a 180 los uniformados extranjeros muertos desde comienzos de año, frente a las 294 bajas mortales militares a lo largo de todo 2008.

El pasado miércoles, el ministro de Defensa británico, Bob Ainsworth, advirtió de que las bajas propias aumentarán en las próximas semanas coincidiendo con la muerte del séptimo soldado británico en menos de una semana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo