GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ilegalizazioak ezbaian, Londresen egindako mintegi batean

GARA |

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Batasunaren ilegalizazioaren gainean emandako epaiak interes berezia piztu du berriki, uztailaren 9an, Londresen, autodeterminazio eskubideari eta giza eskubideei buruz egindako mintegian. Bi hitzaldi izan dira; batean, Urko Aiartza euskal abokatuak hartu zuen hitza, eta Estatu espainol eta frantsesak Euskal Herriarekiko duten jarrera azaldu eta erabakitzeko eskubidea «erabat ukatua» dela esan zuen.

Londresen egindako bigarren hitzaldian, aldiz, Julen Artzuaga abokatuak hartu zuen hitza, eta Estrasburgoko epai horrek «segurtasunaren alde, giza eskubideak urratzen» dituela defendatu zuen. Mahai-inguruko beste partaideen iritziz -Statewatch elkarteko kide Ben Hayes eta «Peace in Kurdistan» kanpainako eledun Alex Fitch- «atzerapauso nabarmena» da epai hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo