GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskal Herria jaietan

Zornotzan, Gazte Eguna, egitarauan ez agertuta ere

p020_f03_088x060.jpg

GARA |

Jaietako pregoia Zornotzako Saskibaloi taldeko kideek irakurri dute. Klubaren 50. urteurrenari ohorea egite aldera, 500 elastiko inprimatu ditu jokalarientzat, jaietan ikusgai izango direnak.

Gaurko egunean sokamuturra egongo da zezen-plazan herriko ausartenak korrika batean ibil daitezen. Umeentzat berriz, arratsaldean leku berean egingo da. Hamaiketatik aurrera meza, bertsolariak eta Udabarri taldearen dantza saioa (Larrean) izango dira. Herri kirolak ere iragarri dituzte, bai Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga, bai harri-jasotzaileak edota pilota partidak.

Gaua heldu orduko, Zanguango antzerki taldeak «Tocata y fuga» lana antzeztuko du Zelaieta parkean. Gaueko giroa swing-boogie erritmora dantzatuko da, Botxo Boogies talde bilbotar honen eskutik.

Gazteen eskutik

Bihar ospatuko da Gazte Eguna, nahiz eta egitarau ofizialean lekurik ez duen. Badira 10 urte Zornotzako lehen gaztetxea okupatu zela, eta zortzi eraikina bota zutela.

Gazte taldeak eguerdirako dei egin du, janaria prestatu artean poteoan ibiltzeko. Ezagunak dira aurreko urteetan Zornotzako Ipurtargi Gazte Asanbladak antolatu izan dituen bazkalosteko joko eta musika saioak. Aurten ere jaia girotzeko prest dute guztia. Zazpietan, berriz, kalejira ibiliko da. Gauerako plana txosnagunean izango da: reggae, ska eta hip-hop nahastea, Esne Beltza eta Tres 41 taldekoen kontzertuekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo