Euskal Herria jaietan
Santurtzi dantzan arituko da arratsaldean
GARA |
Santurtzin, Karmen eguna, Egunsentiko Arrosarioaren prozesioarekin hasiko da. Parrokian hasi eta Ama Birjinaren monumenturaino helduko da. Hamaiketakoa hartzeko, Gernikako Parkearen ondoan baserriko produktuen azoka jarrita dago.
Jatordura arte itxaron beharko da «Union Musical Vizcaina» banda eta geroago Itsas Alde txistulari taldeak egingo duten kalejiran parte hartzeko. Itsas-prozesio ikusgarria izango da, 18.00etan, 600 pertsona baino gehiagok parte hartzen baitute bertan.
Geroago, haurrentzako dantzaldia izango da plazan, 20.00etan, Mugi-mugi disko-jaiarekin. Portuan ere erromeria izango da, Erdizka Lauetan taldearekin. Gauean, koadrilek Sardinaren ibilbidea hasiko dute udaletxetik. Su artifizialak ere izango dira, eta horien ostean kontzertua hasiko da.