GARA > Idatzia > > Mundua

Helms Burton legearen atal bat sei hilabetez baliogabetu du Obamak

GARA |

Barack Obama presidente estatubatuarrak Kubaren kontrako blokeoa berrindartzeko 1996an Washingtonek onartu zuen Helms Burton legearen hirugarren atala sei hilabetetarako baliogabetu du .

Iraultzak nazionalizatutako ondasunekin negozioa egiten duten AEBetako enpresen kontra auzibidera jotzea ahalbidetzen du atal horrek. Helms Burton legeak Kuban atzerriko inbertsioak galaraztea du helburu. Harturiko erabakia «AEBen mesederako» dela nabarmendu zuen Obamak.

Bill Clinton eta George W. Bush presidenteek gauza bera egin zuten agintean zeudenean.

Asteartean, Kubak eta AEBetako Gobernuak duela 6 urte bertan behera utzitako migrazioaren gaineko negoziazioak hasi zituzten berriro New Yorken.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo