GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskararen aldeko borrokak udan etenik ez duela adierazi du EHEk

GARA |

Uda askorentzat aisialdirako urtaro gogokoena izanik ere, hizkuntza eskubideen zapalketak ez duela etenik izaten baieztatu du EHEk. Zentzu horretan, eta euskararen aldeko borrokak oporrik hartzen ez duela nabarmenduta, hilabete hauetan euskararen normalizazio bidean lan egiten jarraitzera animatu nahi ditu EHEk herritarrak.

«Euskaraz bizi, euskal Herri euskalduna eraiki!» lelopean herrialdeko txoko guztietara eraman nahi du bere mezua.

Kanpainak bi xede nagusi

Euskal Herrian Euskaraz ekimenak abiatutako kanpainak bi alor izango ditu xede nagusi. Batetik, udarekin batera etorri ohi diren turistei begirakoa; eta bestetik, jai eta ospakizunen ingurukoa.

Bi alor horietan egingo dituzten ekimenak oso bestelakoak izanik ere, helburu bakarra bilatuko dute: «Euskal Herri euskalduna eraikitzen jarraitzea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo