GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Arma nuklearren benetako arazoa ez dago Iranen, eta soluzioa ez dago AEBen esku

Iran potentzia nuklear bihurtuko dela onartu zuen atzo, lehendabiziko aldiz historian ziur asko, estatubatuar agintari batek. Hillary Clintonek berak, zeharbidez bada ere, AEBek agertoki hori aurreikusten dutela eta egoera horretarako prestatzen ari direla aitortu baitzuen atzo. Ondorioz, eskualdean Irango indar nuklearra neutralizatzeko gai den sistema ezarriko dutela esan zuen. Israelek, eskualdeko indar nuklearra denak, gogor erantzun zuen helburua Iranek bonba nuklearra ez lortzea dela gogoraraziz. Agian Israel zen Clintonen mezuaren benetako hartzailea, zeinek daki.

Nolanahi ere, inguru horretako mapari begiratuta, nekez uler daiteke zertaz ari den Clinton. Izan ere, AEBen aliatu diren bertako herrialdeek edo arma nuklearrak dituzte -Israel- edo gatazka egoera batean AEBen satelite gisa jokatzeko arazorik ez dute -Saudi Arabia, adibidez-. Eskualdeko gainontzeko estatuak ez dira hautagai egokiak AEBentzat -Libano, Irak bera...-. Bestetik, une honetan AEBek auzi honetan duten kezka nagusia ez da -ez luke izan behar- Iran, Pakistan baizik. Kontrolpean zutenean indar nuklear bihurtu zen Pakistan eta une honetan kontroletik kanpo erortzeko arriskuan dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo