GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

ARGIA Joxemari Ostolaza

Baxatoxak

Aspaldiko legean. Orain kontrolbako ikastolak jomuga. Ezaguna zaigu musika, oraindik Gure Egunkariaren kasuan isildu ez dena. Horrela hasi zen pieza hura. Lehenik prentsara igorri zuten ez dakit nondik bildutako akta baten berria, gerora gure egunkaria ixteko Aznarrek erabili zuena. Atxiloketak, torturak, kartzelatzeak. Badirudi prozesu bertsua martxan jarri nahi dutela ikastoletako egiturarekin. Lehen ETA, orain Batasuna. Edozein alderdi politikok du bizi publikoaren arloak aztertzeko eta bere erara antolatzeko ardura bere zereginean. (...) Eta nago, Batasunak Athletic, Reala, Alaves, Osasuna, Euskaltel, ETB, Iberdrola, Repsol eta erromako zubiari buruzko iritziak, asmoak eta gogoak badituela, zenbait bilkuratan, beste askoren artean aipagai dituztenak direla horiek ere aktetako edukina, EAJ, PSOE, PP eta gainerakoenak izango diren bezalaxe. Eta Batasunak horiei buruz planak eduki izanak guztiak gaizkile bilakatzen baldin baditu, hasi daitezela ongizatearen izenean haien ondasunak izozten eta arduradunak atxilotzen, berdintasunean bizi gaitezen. Hain dramatikoa ez balitz darabilten dantza, irrigarria litzateke, astakeri erraldoien erresuman atxikitzeko modukoa. Erne goiari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo