Porschek 140 milioitako kalte-ordaina eskatu zuen aholkulari nagusiarentzat
«Financial Times»ek jakinarazitakoaren arabera, 50 milioi euroko kalte-ordaina jasoko du Wendelin Wiedeking Porscheko aholkulari nagusiak, bere kontratua eteteagatik, baina konpainia 140 milioi euro ordaintzeko ere prest zegoen. Etxe ospetsuaren barne borrokan, Volkswagenen zuzendaritzapeko fusioa egin nahi zutenak irten dira garaile, Wiedekingek nahiago baitzuen banketxe pribatuen eta Qatar-eko inbertitzaile baten finantziaziora jotzea zorrei aurre egiteko.GARA |
Wolfgang Porsche-k, kirol ibilgailuen etxe ospetsuko jabeetako batek 140 milioitako kalte-ordaina proposatu zuen Wendelin Wiedeking konpainiako aholkulari nagusi ohiarentzat -kaleratzea dela-eta-, aurreko asteazken gauean izan zen ikuskatze kontseiluaren batzarrean.
Sindikatuetako ordezkariak proposamenaren aurka azaldu ziren, eta «Financial Times» egunkariak atzo jakinarazitakoaren arabera, azkenean 50 milioi euroko kalte-ordaina ematea erabaki zuten enpresako arduradunek.
Wiedekingek jasoko duen kalte-ordaina Alemanian exekutibo batek inoiz izan duen handiena da, eta sariaren erdia baino gehiago karitate erakundeei emango diela jakinarazi badu ere, polemika handia sortu da hango iritzi publikoan.
Wiedekingen abokatu Jobst-Hubertus Bauer-ek adierazi zuenez, Stuttgarteko etxeko aholkulari nagusi ohiak 170 eta 260 milioi euroko kalte-ordaina eskatzea ere bazuen, bere lansaria eta bestelako faktoreak kontuan hartuta. «Ez zuen ezer eskatu, eta bere eskuzabaltasuna agertzen du horrek», gaineratu zuen.
Wiedekingek 80 milioi euro irabazi zuen iaz, eta azaldu zuenez, «zergak Alemanian ordaintzen ditut, eta nire diru sarreren erdia gutxi gorabehera Estatuak hartzen ditu».
Porschek Wiedeking kargutik kendu, eta haren ordezkotzat izendatu zuen konpainiako produkzio arduraduna, Michael Macht, Volkswagenekin egin behar duten integrazio prozesua errazteko. Kirol autoen fabrikatzaileak bestearen kapitalaren %50,76 kontrolatzen du eta lehenengo akzioduna bihurtu da.
Volkswagenek kirol autoen marka erostearen kontra azaldu zen Wiedeking, Wolfgang Porscheren laguntzarekin. Porscheren zorrak kitatzeko nahiago izan zuen banku pribatuen finantziazioa eta Qatar-eko inbertitzaile batena ziurtatzea.
Wiedekingen apustuak, baina, Ferdinand Piëch Porscheko akziodun nagusietako baten aurkakotasun irmoarekin topo egin zuen. Izan ere, Piëch familiak, enpresan zuen nagusitasunari eusteko, Porsche eta Volkswagenen arteko fusioa bultzatu nahi zuen, baina Volkswagenen zuzendaritzapean.
Las deudas del fabricante de vehículos deportivos Porsche alcanzan los 14.000 millones de euros, y no los 10.000 millones estimados hasta ahora, según los semanarios alemanes «Der Spiegel» y «Focus».
Según «Der Spiegel», que sale a la venta el lunes, Porsche necesita «urgentemente» una inyección de capital para hacer frente a sus deudas, que «Focus» atribuye a la adquisición de acciones de Volskwagen (VW) y a la caída en la venta de vehículos, a consecuencia de la crisis económica.
El órgano de supervisión de Volkswagen aprobó el jueves la integración del consorcio alemán con Porsche, horas después de que se anunciara la salida de Porsche de su presidente, Wendeking Wiedeking, que se oponía a esos planes de fusión.
La crisis financiera truncó los planes del ejecutivo de Porsche hasta el punto de convertir la inversión en una deuda de casi 9.000 millones de euros, menos de lo que VW tiene en liquidez disponible para su recompra.
Según «Focus», de no haberse alcanzado ese acuerdo con VW, Porsche se habría vuelto insolvente en apenas dos semanas, dada la magnitud de sus deudas. Volkswagen tiene previsto analizar en los próximos días todos los balances financieros e informes de Porsche para decidir cuál será la oferta de compra que presentarán por la compañía.
Los dos semanarios indican que las familias Piech y Porsche controlarán algo más de un 30% de la empresa resultante de la fusión de Porsche y Volkswagen, mientras que el estado federado de Baja Sajonia y el fondo estatal de Qatar tendrán el 20 y el 19%, respectivamente. GARA