Ahmadinejadek izendatutako presidenteordeak kargua utzi du
Esfandiar Rahim Mashai Irango presidenteordeak bere kargua utzi behar izan du, Ali Jamenei Agintari Gorenak aginduta. Mahmud Ahmadinejad presidenteak orain zortzi egun izendatu zuen kargurako, baina presidenteordeak bere aurkako ugari dauzka herrialdeko kontserbadoreenen artean, eta horien presioak Mashai kargugabetzea lortu du. Begiraleen ustez, presidenteordeak kargua utzi izana presidenteari emandako muturreko politiko gogorra izan da.
GARA |
Esfandiar Rahim Mashaik astebete egin du presidenteorde karguan. Mahmud Ahmadinejad presidenteak izendatu zuen, Gobernu berriari indar gehiago emateko asmoz: politikari «moderatu» hori bere ondoan edukita, oposizioko taldeei askoz ere gehiago kostatuko zitzaien Exekutiboari eraso egitea.
Presidentearen kalkuluak oker eginda zeuden, ordea. Ez zuten kontuan hartu Esfandiar Rahim Mashaik etsai ugari egin dituela Irango kontserbadoreenen artean, eta hortik etorri zaio erasoa. France Presse agentziako Farhad Puladik egin duen irakurketaren arabera, Rahim Mashaik iaz egin zituen adierazpen batzuk daude kontserbadore horien jarreraren atzean. Kargua utzi behar izan duen presidenteordeak orduan esan zuen Iran «estatubatuar herriaren eta Israelgo herriaren lagun dela».
A zer eskandalua! Geroztik, Mashairen urrats guztiak aztertu dituzte, salatzeko moduko gauza guztiak salatzeko asmoarekin, eta Ahmadinejadek presidenteorde kargurako aukeratu zuenean, berehala hasi ziren haren aurkako maniobrak.
«Agintari Gorenak agindutakoa betez, nire burua ez daukat jada presidenteordetzat. Ahal dudan moduan egingo dut lan gure herriaren alde», adierazi dio Rahim Mashaik FARS Irango berri agentziari. Ostiralean Irango telebista publikoak jakitera eman zuenez, Ali Jameneik agindu zion presidenteari Rahim Mashai kargutik kentzeko. «Izendapen hori bertan behera uztea behar-beharrezkoa da», idatzi zuen Ali Jamenei aiatolak, telebistak irakurri zuen eskutitzean.
Ahmadinejaden aurreko Gobernuan ere presidenteorde zen Rahim Mashai, baina turismo gaietarako bakarrik. Orain, berriz, lehen presidenteorde izendatu zuen Ahmadinejadek.
«Israeldarren lagun» dela esan zuenak Irango Agintean gora egin izanak sutan jarri zituen sektore kontserbadoreenak, nahiz eta horiek ere Ahmadinejaden aldekoak ziren hauteskundeetan. Ekainaren 12an egindako bozketak oso iskanbilatsuak izan ziren, Mir Hossein Musavi erreformazalearen aldekoek ez baitzituzten onartu emaitza ofizialak. Ondorengo istiluetan gutxienez hogei pertsona hil zituzten.
«Bat egiten dugu presidentearekin, baina inoiz ez dugu esan berak akatsik egiten ez duenik», adierazi zuen ostiralean, asteroko sermoian, Ahmad Jatami Adituen Batzarreko kide eta Ali Jamenei Agintari Gorenaren ondokoak, kontserbadoreenen jarrera esplikatzerakoan. Parlamentua eta Zaindarien Kon- tseilua ados jartzen ez direnean, Bereizte Kontseiluari dagokio arrazoia nork duen erabakitzea. Aipatu Kontseiluak ere eskatu zion Ahmadinejadi Mashai baztertzeko, Gobernu barruan arazoak izan nahi ez baditu.
Joan den asteazkenean Ahmadinejad presidenteak Rahim Mashai bere aitaginarrebakidea babestu zuen kazetarien aurrean, orduan presidenteorde zena goraipatzeko «mila arrazoi» daudela esan zuenean.
Mahmud Ahmadinejad presidentearen bigarren inbestidura ekitaldia abuztuaren 2tik 6ra bitartean egingo da, Mohammadreza Bahonar Parlamentuko presidenteordeak atzo jakinarazi zuenez. Ondoren Jameneiren berrespena jasoko du.
La Guardia Revolucionaria del Ejército Iraní anunció ayer que atacará las instalaciones nucleares israelíes en represalia ante un eventual ataque del Ejército sionista contra Irán, según informó el comandante en jefe de los Pasdaran, Mohammad Ali Jafari. «Si el régimen sionista ataca Irán, seguro que atacaremos sus instalaciones nucleares gracias a nuestra capacidad balística», decaró Ali Jafari a la cadena de TV árabe al-Alam. Irán responde así a las informaciones de que Israel tiene ya preparado un plan de ataque contra las instalaciones nucleares iraníes. GARA