GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

KAE-1

Astillerok seigarrena eskuratu du Lekeition

GARA | LEKEITIO

Astillerok ondoz ondoko seigarren garaipena erdietsi zuen atzo eguerdian Lekeitioko XXVI. El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusia estropadan. Zoritxarrez KAE-1 mailan ohikoa bilakatu den moduan, aurreneko luzean apurtu zuten lehiaketa eta maniobraz maniobra aldeak handituz joan ziren. Azkenean egindako denbora, 19 minutu eta 58 segundokoa.

Horregatik, askoz hobe da beste ontzien arteko borrokari arreta ipintzea. Eta horien artean, Pasai Donibane izan zen onena. «Erreka»k lehia oso polita izan zuen etxeko traineruarekin hirugarren txandako lehen bi luzeetan, baina hirugarren ziabogarako pott egin zuen Isuntzak.

Lehia, ordea, ez zen hor bukatu, pasaitarrek lan handia egin behar izan baitzuten bai Kaiarribak eta bai Oriok bigarren txandan ezarritako denborak hobetzeko. Azkenean, sanjoandarrek lau segundotan hobetu zuten oriotarren denbora eta donostiarrak meritu handiko laugarren postua eskuratu zuten.

Berriz ere huts egin zuena Camargo izan zen, bederatzigarren amaitu baitzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo