GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

KAE-2

Sailkapena estutu du Deustuk Pasaian irabazita

GARA | PASAIA

Deustuko «Tomatera» ontziak denboraldiko hirugarren bandera irabazi zuen atzo Pasaiako uretan jokatu zen erlojupekoan. Estropadak emozio ikaragarria izan zuen hasieratik amaierara, eta, garaipen honi esker, deustuarrak Trintxerpe liderrarengandik hiru puntura kokatu dira sailkapen nagusian. Getxo, azkenaldian indartsuen zebilen ontzia, hirugarren izan zen.

Estropadak izan zuen emozioa ulertzeko, ziaboga bakoitzean izandako erreferentziak ikusi besterik ez dago. Aurreneko maniobran hiru ontziak segundo bakarrean zeuden, bigarrenean hiru segundoren barruan, eta hirugarrenean bost segundo ateratzen zizkion Deustuk Getxori. Azkenean, irabazleak sei segundoko aldea egin zion bigarrenari eta hamarrekoa hirugarrenari.

Gainontzean, Santoña izan zen ezusteko nagusia. Kantabriarrek laugarren amaitu zuten Hibaikak antolatutako estropada eta sailkapen nagusian laugarren postu horretatik bi puntutxora kokatu dira. Lau talde daude, izan ere, erdialde horretan, bi punturen gorabeheran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo