GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Baionako Masterra

Sorhuetek eta Irujok aurreikuspenak irauli, eta finalerako bidea egin dute

WALTARI-KURUTXARI 34

SORHUET-MTZ. IRUJO 40

Jon LEUNDA | BAIONA

Sorhuetek eta Martinez de Irujok ezuste latza eman zuten herenegun gauean Modernen, eta etziko finala jokatzeko moduan izango dira. Makina batek diru mordoa galdu ere egin zuen gainera, apustuak oso nabarmen atera baitziren Waltariren eta Kurutxariren alde.

Partida ez zen batere ona izan. Bi atzelariek huts asko egin zituzten, eta ez Kurutxarik, ez Irujok ez zuten batere itxura ona eman. Hori dena baieztatzeko, saketik egindako tantoak ikusi behar dira. Kurutxariri 17 kintze sartu zizkioten, eta bat gehiago nafarrari. Horrenbeste tanto saketik egitea ez da ohikoa ez buruz burukoan, eta are gutxiago binaka jokatzen ari diren partida batean, baina aurrelarien lan ona, eta atzelarien hutsak nabarmendu behar dira.

Waltarik eta Kurutxarik partida osoa ia kontrolpean izan zuten, baina azkeneko bederatzi kintzeetan Kurutxarik huts ako egin zituen. Sorhuetek azkeneko sei tantotatik lau saketik egin zituen, eta beste biak Irujok egin zituen pilota sarean sartuz.

Kurutxarik eskuetan arazoak izan ditu, eta aspalditxoan jokatu gabe egon da, eta hori asko nabaritu zuen lehen finalerdi honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo