GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Azpilikuetak eginkizun garrantzitsuago bat bete nahi du taldean

GARA | IRUÑEA

Egindako azken denboraldi bikainak beste talde askoren arreta piztu bazuen ere, Cesar Azpilikuetak Osasunan jarraituko du, eta gaztea izanda ere, gorritxoen artean «gero eta jokalari garrantzitsuagoa» izan nahiko luke.

«Bi denboraldi oso zailen ostean, berri bat beti ilusioz gainezka hartzen da. Gaztea naiz oraindik eta Lehen Mailan sendotuz joan, eta Osasunaren aldagelan gero eta eginkizun garrantzitsuagoa bete nahiko nuke. Osasuna oso talde ona da, futbol munduan hazten jarraitzeko», gaineratu zuen hegalekoak.

Taldeak Jerezen egin berri duen egonaldiari buruz nafarrak oso balorazio positiboa egin zuen, «Vadoczen gaixotasuna alde batera utzita».

«Calleja eta Aranda soilik aurkari gisa ezagutzen nituen, baina oso azkar moldatu dira taldera eta asko dute emateko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo