GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

AIZKORA Arabako Irekiko finala

Larretxeak eta Rodriguezek iraupeneko proban erabaki zuten norgehiagoka

p046_f02_111x111.jpg

J.L.

Nafar batek eta segoviar batek, Larretxeak eta Rodriguez I.ak, alegia, irabazi zuten atzo Gasteizen amaitu zen aizkorako Arabako Irekia. Finalean mendean hartu zituzten Arria V.a eta Zubiaga.

45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtu ziren hasteko, eta Arria-Zubiagak irabazi zuten, enborra 32 kolpetan erdibituta, eta lauko aldea aterata. Ondoren tamaina bereko enborrarekin abiadura proba egin zen, baina aizkolari bakoitzak enbor bana moztu behar zuen. Hemen Larretxea eta Rodriguez nagusitu ziren. 2.52 izan zen beren denbora eta sei segundoko tartea egin zuten.

Ondoren kana-erdikoa zutik eta etzanda moztu behar zuten. Berriro ere beteranoak nagusitu ziren. 1.58 izan zen beren denbora eta 2.30 Arriarena eta Zubiagarena. Ondoren 60 ontzakoa erdibitu behar zuten, aizkolari bakoitzak enborraren alde bat. 2.06 izan zen nafarraren eta segoviarraren denbora, baina arabarrak eta gipuzkoarrak bost segundo gutxiago behar izan zituzten. Beraz, azkeneko lanean erabaki zen auzia. Bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar zituen biko bakoitzak. 8.28 izan zen Larretxearen eta Rodriguezen denbora eta 8.45 Arriarena eta Zubiagarena. Orotara, 16.00 izan zen Larretxearen eta Rodriguezen denbora eta 16.46 Arriarena eta Zubiagarena.

Bestetik, Gulovak irabazi zuen herrialdeko nesken txinga txapelketa. 8 plaza, 1/2 eta 1,20 metro egin zituen. Gaur, gizon-proba, idi-proba eta zaldi-proba izango dira ikusgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo