GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Mezkitaren kontrako salaketak zeresana eman du Baionan

GARA |

Frantziako Paisaiaren Defentsarako Komiteak Baionan eraikitzen ari diren mezkitaren kontrako salaketa jarri du Paueko Administrazio Auzitegian. Horren harira, hainbat alderdi politiko eta herritar salaketa horren aurka agertu dira.

Komite horren atzean Fronte Nazional alderdi ultraeskuindarreko kideak daude antza denez. Gainera, talde berriaren izena Frantziako Paisaiak elkarte ezagunarekin nahas daiteke. Azken honek, Baionako taldearekin zerikusirik ez duela adierazi du.

Bestalde, Bayonne Ensemble alderdi sozialistak eta NPA talde antikapitalistak salaketaren kontrako oharrak plazaratu dituzte. Biak salaketaren kontra agertu dira, lehenak «arrazistatzat» jotzen du, eta besteak, berriz, «kultura ezberdinen errespetuaren» aldarrikapena egiten du.

«Paisaien ingurumen defentsaren aldeko hitzak baliatuta, interes orokorra eta bizigiroaren itxuraren zaintza aipatzen dituzte, baina Fronte Nazionaleko militanteen komunikazioa entzuten da, adierazpen arrazista eta xenofoboen bilduma osoarekin», adierazi du talde sozialistak.

Baionako Frantziako Paisaien Defentsarako Komiteak egin dituen adierazpenei buruz mintzatu da NPA alderdi antikapitalista: «Mezkita bat eraikitzeak txerrikiaren kontsumoa jaitsiko duela esatea guztiz zentzugabea da. Aldi berean, emakume frantziarrak prakak eramateagatik zigortuak izango direla esatea argudio guztiz faltsua da».

Elizaren iritzia

Baionako elizbarrutiko François Esponde apaizak «inguru berri honetan eliza, mezkita eta, zalantzarik gabe, pagoda laster, guganaino altxatzen ari den erlijio paisaiaren parte dira, bere aniztasu- nean», azaldu du.

Denborak aurrera egin ahala gizartea aldatuz doa eta aldaketa horietara moldatu beharra dagoela aldarrikatzen du elizgizonak: «Elizak, mezki- tak, pagodak... gure gaz- tarokoak ez diren paisaia berriak sortzen dituzte».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo