Txurrustada, Norte Apache eta Garagardo Guraren estreinako lanak
Musikherria kolektiboa ez du udako bero saparen nagitasunak hartu, eta hiru lan berri iragarri berri ditu, estreinako lanak hirurak ere. Nafarroatik, punk-rock doinuak, Txurrustada talde gaztearen eskutik. «Izateko jaioak» da iruindarren debut lana. Arabatik, berriz, Garagardo Guraren «Menu del dia», ska eta reggae doinuz blai eta Gasteiztik. Bukatzeko, rap doinuak euskararen munduan lortzen ari diren hedapenaren erakusle, Norte Apache bizkaitar hip hop taldearen aurreneko emaitza, «Hesiaren beste aldean».