GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskal Herria jaietan

Hasiak dira jada Lakuntzako jaiak eta bost egun dituzte aurretik sakandarrek

12.30ean jaurti zuten Lakuntzako jaiei hasiera eman zien suziria. Erraldoiak, presoen aldeko brindisa eta bazkariarekin pasa zuten goiza besteren artean, arratsaldea dantzariekin eta Tximeleta taldearekin.

p021_f03.jpg

I.A. |

Atzo goizaldean Lakuntzan entzun ziren ezkil hotsek ez zuten meza iragartzen, presoen eskubideak gogoan izanda festa hasten duen herria baizik; kanpai-errepika bukatu eta ordu erdira jaien hasiera iragartzen zuen suziria jaurti zuten udaletxetik.

Herritarrak irrikaz ziren egun horren esperoan, uda osoa festarik festa ibili ondoren. Abuztuaren bukaerak ekartzen ditu Lakuntzako jaiak, eta hauekin; sekulako parrandak, bazkari oparoak, haurren jolasak...

Suziriaren ondotik ez ziren erraldoi eta buruhandiak agertu ziren, hauek baitira festaren hasieraren adierazle onena. Ozaki txarangak ere musikaz girotu zituen herriko kaleak, eta artistek merezitako saria jaso zuten kartel lehiaketako irabazleak izateagatik; nork berea.

Festa artean ere, lakuntzarrek ez zituzten euskal presoak ahantzi eta 13.30ean haien aldeko brindisa eta herri bazkariarekin amaitu zuten goiza.

Arratsean, ostera, kamiseta izerditu zuten bai futbolariek eta baita dantzariek ere. 17.30ean Futbol Trofeoa jokatu zuten, Lagun Artea klubak antolaturik, eta, 19.00etan, Elai-Alai, Galtz-Horratz eta Orritz dantza taldeek beren trebezia erakutsi zuten.

Egun luzea askorentzat

Honen guztiaren ondotik, gau luzea zuten aurretik askok. Tximeleta taldeak Lakuntzako plaza bete zuen, ohi bezala. Txikienek zezensuzkoarekin festetako lehenengo egunari agur esan zioten arren, kanpotar eta herriko heldu zein gazteek gaua ederki pasa zuten txosna eta tabernetan.

Jai egunak eta egitarau oparoa dira, ordea, aurretik. Goizaldean Berriozargo gaita-jotzaileak arituko dira, gauean parranda eginda berandu oheratutakoen loa eragozten eta fresko altxatu direnen gozamenerako. 13.30- ean Txutxin Ibañez eta Mexikoko mariachiek eskainiko dute kontzertua. Herri kirolak ere antolatu dituzte, eta, besteren artean, Perurena aita-semeek parte hartuko dute. «Lo Jimena» kale antzerkia ikusteko aukera ere izango da. 20.30ean elkarretaratzera deitu dute. Gau partean Drindots taldearekin dantzaldia izango da.

Datozen egunetarako egitarauak denetarik eskaintzen du. Jai batzordeak egun ezberdinak finkatu ditu haurren, gazteen eta helduen ekintzetarako. Astelehena, hilak 24, esaterako haurren eguna ospatuko da. Ez dute aspertzeko betarik izango ez, ekintza mordoa antolatu baitituzte, besteren artean, puzgarriek beteko dute herriko plaza. 26an, asteazkena, aiton-amonen eguna izanik, kalderete txapelketa, kalba jolasa, Mr. Dixie Jazz Band-en kontzertua, adinekoen bazkaria... eta gauean Joselu Anaiak musika taldearekin dantzaldiak.

Festak, ordea, gazteek itxiko dituzte, 27an gazte eguna izango baita. Goizaldean trikitilariak ibiliko dira herrian barrena giroa alaitzen. Hamaiketakoan bapo janda, Askalas taldearen kontzertua ikusteko aukera izango da. Gazte bazkaria ere antolatu dute bertsolari eta guzti. Arratsalde partean, Elektrotxaranga.

haurren eguna

Haurren Eguna izango da astelehena eta, «Lo Jimene» kale antzerkia, erraldoi eta buruhandiak, puzgarriak, karaokea, play back saioa eta merendola antolatu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo