GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Superkopa lehian

Ezinezko helbururik ez dagoela erakusten saiatzeko unea

Baliteke Iñigo Diaz de Ceriok debuta egitea kamiseta zuri-gorriarekin, goitik behera berritutako hasierako hamaikakoan parte hartuz.

p038_f01_22117.jpg

Amaia U. LASAGABASTER |

BARTZELONA - ATHLETIC

«Impossible is nothing», futbolarekin lotura handia duen kanpainak dioen bezala. Eta, legez behintzat, publizistek gezurra esatea debekatuta dutenez, sinetsi eta mantra-tzat har dezake gaur Athleticek eslogan famatua.

Inor ez da ausartu, berriz, zuri-gorrien erronka zaila izango ez denik esaten. Hiru titulu handien jabe den Bartzelona gainditzea, haren etxean jokatuz, eta joaneko partida 1-2 galdu ondoren: horri aurre egin behar dio taldeak, azken mende laurdeneko lehen titulua eskuratu nahi badu. Horri guztiari eta baita berezko arazoei ere. Lau norgehiagoka jokatu ditu Athleticek dagoeneko eta guztietan erakutsi ditu gabeziak; konpon daitezkeenak, aurrean Young Boys edota Tromsoeren mailako talde bat dagoenean, baina hilgarriak aurkaria Bartzelona bada.

Are gehiago, Pep Guardiolak ia artilleria guztia erabil dezakeela aintzat hartuta. Gaur goizeko lan saioaren ostean argituko du kataluniarren entrenatzaileak zein asmo dituen, baina baliteke Messi bueltatzea eta Ibrahimovic-ek txapelketa ofizialean debuta egitea ere. Bartzelonak Europako Superkopari ekingo dio datorren ostegunean, baina Guardiolak ez du ustekaberik nahi; aitzitik, denboraldiko lehen titulua eskuratzea bikaina litzateke beretzat.

Partida garrantzitsua izango du Athleticek egun berean, Tromsoen, aurreko ostegunean gertatu zen bezala. Horrelako egutegia izanda, eta helburu guztien garrantzia kontuan hartuz, Joaquin Caparrosek ez du arriskatu nahi eta txandakatzeekin jarraitu du.

Horrek albiste garrantzitsua ekarri du, orain dela bederatzi hilabete min hartu ondoren Iñigo Diaz de Ceriok berriro ere lehiaketa ofizialari ekingo baitio. Izan ere, baliteke aurrelari gipuzkoarra hasierako hamaikakoan izatea, Fernando Llorenteri berriro pilatzen ari zaion zama ikusita. Bigarren nobedadea defentsan hel daiteke, Ustaritzekin batera iaz estreinatu zen Xabi Etxeberria edo Mikel San Jose heldu berria arituko baitira.

Horiekin batera, Koikili, David Lopez eta Toquero ere hamaikakora itzuliko dira; baita Orbaiz, Gurpegi eta Gabilondo ere, azken partidan deialditik kanpo geratu ondoren.  

Aitor Ocio y Amorebieta, con problemas físicos

No sólo el calendario explica las rotaciones. Aitor Ocio -que lo había jugado todo hasta ahora- y Fernando Amorebieta tienen problemas físicos. Problemas en la rodilla en el caso del gasteiztarra y una inflamación en el tobillo en el de su compañero, según explicó Caparrós.

Entradas a la venta para la cita de Tromsoe

El Athletic pondrá a la venta mañana en las taquillas de San Mamés entradas para el partido del próximo jueves ante el Tromsoe, con un precio de 35 euros. También hay viaje oficial, para quien se lo pueda permitir, en el charter del equipo, a un precio de 1.090 euros.

«Vamos a competir sin ningún miedo»

Joaquín Caparrós también recurrió al «no hay nada imposible», pese a reconocer que la tarea que espera a su equipo es realmente «difícil».

Ante el reto que supone remontar un marcador adverso en el campo del tricampeón, el técnico apuesta por «hacer un buen partido. Vamos a jugar y a competir sin ningún miedo. Cuando vas a jugar un partido, tienes que ser optimista y confiar en tus posibilidades». Ante un equipo con «jugadores de gran talento y que juegan de memoria», el técnico considera imprescindible «trabajar mucho». También «hacer un gol», que «nos daría mucha confianza».

Pep Guardiola, por su parte, admite que no se va a dejar pelos en la gatera porque «quiero la Supercopa». Así que, pese a que el jueves disputará la Supercopa de Europa, «jugamos una final y no reservo nada. Les he pedido el máximo a los jugadores, porque no hay títulos más importantes que otros. También por eso, y pese al 1-2 de la ida, el técnico no quiere confianzas. «Hay que ir con mucho cuidado porque el Athletic saldrá a presionar. Así que tenemos que atacar con criterio». A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo