GARA > Idatzia > Kultura > Ikus-entzun

Apple, bere ordenagailuen sistema eragilea berritu duen lehena

Mac ordenagailuentzat diseinaturiko sistema eragile berria merkaturatu du Apple enpresak AEBetan. Egileentzat «munduko aurreratuena» den sistema, gainera, Microsoft bere aurkaria Windowserako prestatzen ari dena baino bi hilabete aurretik merkaturatu dute.
p043_f01_97x79.jpg

GARA | NEW YORK

«Snow Leopard gure historiako sistema eragile arrakastatsuena da eta oso pozik gaude uste baino lehenago eskaini ahal izan diegulako bezeroei». Hala mintzatu zen Bertrand Serlet Appleko Ingeniaritza Saileko presidenteordea sistema berria Microsoftek baino lehenago merkaturatu ostean.

Sistema aurreratuak mezu elektronikoak bi aldiz azkarrago irakurtzen ditu, artxiboen bilatzaile sentikorragoa du eta segurtasun kopiak %80 azkarrago dabiltza. Gainera, Snow Leopard sistema eragileak aurreko bertsioak baino leku gutxiago behar du, izan ere, 7 GBko espazioa uzten du libre diskoan eta bere aplikazio ugari 64 bitseko prozesadoreak dituzten ordenagailuetan erabiltzeko prestatuta daude. Modu horretan, ordenagailuaren ekoizpen ahalmena handitu egiten da.

Azpimarratzekoa da Macintosharen ekoizlearen sistema eragile berria, bere aurkariarena, Microsoftena, baino bi hilabete lehenago azaldu dela merkatuan. Microsoft etxeak Windows 7a urriaren 22rako aterako duela aurreikusita du.

Apple enpresak bere sistema eragilea «munduko erabilerrazena» bezala definitzen du, eta azken bertsioa denetan aurreratuena dela nabarmendu du.

Apple-Windows lehia

Ikusteke dago bezeroek nola erantzuten duten Apple etxearen bertsio honen aurrean. Izan ere, Windows 7a Vistarekiko aurrerapen handia izango dela aurreikusi dute adituek.

Snow Loepardek, berriz, berrikuntza du oinarrian. Zinema, argazkigintza eta testu edizioko programa berriak baditu ere, aldaketa nagusia azkartasunean eta salneurrian du. Applek normalean eguneratzeengatik 89 euro kobratzen zituen; orain, ordea, lizentzia batek 20 euro balio ditu eta bost ekiporentzako lizentzia packak 34.

Windowsek ezarritako eguneratzeen salneurriak garestiagoak izan ohi dira. Aldiz, Vista erabiltzen duten hainbat ordenagailutan dohainik egingo dituzte eguneratzeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo