GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

KAE-1

Astilleroren indarrak amaigabea dirudi

GARA | PORTUGALETE

Astillerok ekinean jarraitzen du sekulako marka jarri nahian, eta denboraldi osoan zehar erakutsitako mailari kolpeta aise lortu zuen Portugaleteko XXVII. Ikurrina. Modu honetara San Jose XIV.a ontziak urteko hamabigarren garaipena eskuratu zuen.

Beti bezala, Pasai Donibane izan zen kantabriarren boterea hurbilenetik jarraitu zuena. Gipuzkoarrek hasiera kaskarra eman zioten estropadari -bigarren ziabogan hamahiru segundo galtzen zituzten Astillerorekiko-, baina bigarren zatirako gora etorri ziren, eta helmugan zazpi segundoko atzerapena izan zuten. Haien atzetik Santurtzi sartu zen hamar segundora, eta ohorezko tanda betetzen zuen Isuntzak hamazortzi segundo galdu zituen, estropadako bosgarren postura jaitsiz.

Azkenik, Zierbenak ere saio polita egin zuen, eta seigarren postuan sailkatu ziren. Behetik ez zen inolako aldaketarik izan, eta Hondarribia, Busturialdea, Ondarroa eta Portugalete izan ziren azkenak. Hala, Ondarroak eta Portugaletek jokatu beharko dituzte jaitsiera kanporaketak datorren asteburuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo