Petrolio ekoizleek bilera egingo dute produkzio maila aztertzeko
GARA |
Munduko petrolio ekoizle nagusiak, LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kide direnak, datorren asteazkenean bilduko dira, Vienan, produkzioa murriztu edo ez aztertzeko. Analista gehienek uste dute produkzioan ez dela aldaketarik izango, nahiz eta azken egunotan petrolioaren prezioak %3,8 egin duen behera.
Prezioa merkatzea eragin duten arrazoien artean, AEBetan energiaren alorreko legediari egindako aldaketak daude, eta munduko ekonomia uste baino motelago hobetzen ari izatea ere bai. Horrek guztiak eragin du inbertsiogileek petrolioan inbertitu ordez urrea erostea, eta hala, «urre beltza»ren salneurriak behera egin du.
Prezioak gora egingo luke asteazkenean LPEEk produkzioaren murrizketa iragarriko balute, baina litekeena da hori ez gertatzea, krisi ekonomikoak oraindik gogor kolpatzen dituelako nazioarteko herrialde nagusiak.