
Euskal doinuen nahasketa batekin omendu eta amaituko dute gaur jaialdia
Getxoko 25. Nazioarteko Folk Jaialdiak amaiera ezin hobea izango du gaur, «Euskal musika: 25 urte» izeneko saioarekin. 20.00etatik aurrera jaialdiaren 25. urteurrena ospatuko dute musika jaialdi horretan, eta estilo anitzeko zenbait euskal talde eta artista bilduko ditu Areetako Geltokia plazako agertokiak: Oskorri, Oreka TX, Mikel Urdangarin, Maddi Oihenart, Niko Etxart eta Gose. Aurretik, 19.00etan eta Erromoko Santa Eugenia plazan, Ruaille-Buaille boskoteak joko du.