GARA > Idatzia > Kultura

KRITIKA klasikoa

Kalitatea bai; egitaraua, aldiz, eskasa

Maite IDIRIN        

Mozarten bederatzi lieder laburrekin hasi zen atzo Baionako Antzokian Maria Bayoren kontzertua. W.A. Mozartek berak garrantzi gabeko obratzat omen zeuzkan bere lieder horiek. Bayok gustu handiarekin kantatu zituen, nahiz eta frantsesez kantatutakoak ez genituen ondo konprenitu. Pianoan lagun izan zuen Macief Pikulski fin baino finago aritu zen.

Bigarren partean, I. Albenizen hainbat kantu eskaini zizkigun hasteko. Ondoren, Bequer-en poemekin burututako bi kantuetan eta gailegoz kantatutako hiru baladetan Schumann gogorarazi zigun, frantsesez kantatutako “Chanson de Barberine” eta “Il en est de l’amour”  liederetan  Fauréren eragina nabaritu genuen bezala. I. Albenizen kantuekin amaitzeko, ingelesezko kantu bi interpretatu zizkigun. Ondotik, Xavier Montsalvatge hasi zen kantatzen, eta “Cinco canciones negras” lanarekin publikoa pizten eta berotzen hasi zen. Horrela, bata bestearen segidan entzun genituen: “Cuba dentro de un piano”; “Punto de Habanera”; “Canción de cuna para dormir a un negrito”; “Chévere”; eta “Canto negro”. Amaitzeko, Gonzalo Roig-en “Cecilia Valdés” zartzuelatik hartutako “Yo soy Cecilia Valdes” aria kantatu zigun, eta horretan, atzoko saioan lehen aldiz, bere ahalmen bokalak agertu zituen. Publikoaren txaloak eskertzeko, sopranoak Gimenezen “La tempranica” zartzuelatik “La tarántula”, eta Delibesen “Les filles de Cadis” kantatu zituen.

Oro har, esan dezagun, kantuan ongi aritu zirela, eta pianoak fin lagundu zuela, baina saiorako hautatutako egitaraua ez zen izan jende askorentzat gustukoa. Beste zerbait espero genuen berarengandik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo