GARA > Idatzia > Ekonomia

ELB eta APLI bat datoz esnearen ekoizpena defendatzeko helburuan

A.M.

«Ekoizpen kostuak eta laborarien soldata estaliko dituen prezioa, produkzioa esnea zuzen ordaintzen duen merkatuaren arabera egokitzea eta ekoizleak esnetegien menpe ezartzen dituzten kontratuak ukatzea» ELBren aspaldiko eskakizunak dira. APLIk (esne-ekoizle independenteen elkartea) bat egiten du aipatu helburuekin, baita laborarien sindikatuak egoeraz egiten duen diagnostikoarekin ere.

Irailaren 4an bi erakundeak izandako bilkuran abeltzain kopuru ahalik eta handiena beren lurretan mantentzeko ELBren iritziz «oinarrizko» diren hainbat neurri ere mahaigaineratu ziren, hala nola ekoizpenaren banaketa parekatuagoaren beharra edota ekoizpenaren industrializazioak dakartzan arriskuak.

ELBren ustetan, botere publikoak eta esnegintzako enpresak eta kudeatzaileak «ez dira jabetu abeltzainen egoeraren larritasunaz eta entzungor egin dute haien protesta-ekintza eta eskakizunen aurrean». Egun APLI eta EMBren gidaritzapean Europan antolatzen ari den «esnearen grebak larritasunaren tamaina adierazten» duela irizten dio. Horregatik, greba egitea deliberatuko duten ekoizle guztiak sostengatzeko konpromisoa hartu du ELBk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo