GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

EL DIARIO VASCO I Jesus Mari Mendizabal 2009/9/8

Iraila eta 8a

Gaur irailak zortzi ditu (8). Festatik nator eta festara noa; ez nago lanerako duin. (...)

September (septem, zazpi) ez da zazpigarren hilabetea; ez. Baina iraila bai da iraren (garoaren, iratzearen) hilabetea. Garoak basoan eta hostoak zuhaitzetan aurki gorrituko dira, berde-urdin-gorri-ñabar, eta mira egitekoa izaten da benetan koloreen festa harrigarrizko hori urtero. Mahatsaren hila ere bada iraila (edo buruila) gure artean: «Antziñako denboran Gipuzkoan matsak / badakigu zirala guztiz aberatsak». Hondarribi zuria, esaterako, mama gozo franko ematen ari da oraindik ere hor zehar. Gainera, hurra, gaztaina, hondoa, basa-harana. hemen da. Ondoko egunotan gora begira jartzen bagara, ederrik bistaratuko ditugu hegazti mordoak hegora hegan: enarak, usoak, kurriloak. Eta bukatzeko, Pelloren esanean, erromatarrek Bulkano jainkoari eskainia omen zioten hilabete hau; ekaitzak eta tximistak haren sutegitik saltatutako su-printzak omen dira...

«Zortziaren itxura grafikoa, 8, sexu bietako ernamuinaren lotura, bizitzaren muina genuke. Gero noski, bi suge gurutzatuen (8) ikur hori aurkako indar bien oreka da: indar naturalen eta izpiritualen berdinketa. Numero honek gizonak bere helburuak betetzearren bildutako indar guztiak adierazten ditu. Sendotasunaren eta trinkotasunaren adierazle da zortzia». Gaur zortzi arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo