GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Gorka Etxeberria

Eutsi, Mikel!

Lehengoan ere begiak busti egin zitzaizkidan «Teleberri» ikusten nuen bitartean; ez zen bizilaguna atxilotu dutelako izan, ezta krisiak kale-gorrian utzi duelako familia bat ere, ez. Orduan kirolen berri ematen ari ziren bitartean busti zitzaizkidan. Kontra-analisian ere positibo eman duzula diote. Nola liteke?

Zure positiboaren berri izan genuenean broma bat zela pentsatu nuen, baina ez zen abenduaren 28a. Orduan, daturen bat gaizki zegoela pentsatu nuen. Ezin nuen sinetsi. Gainera, kasu honetan ere (beste askotan bezala) errugabea zarela frogatu behar duzu edozein fokuren aurrean. Txirrindularien mundua gaizki dago, Mikel. Egun horietan zure mezua heldu zitzaidan sakelako telefonora «bihar prentsaurrekoa emango dut Amara Plaza hotelean. Errugabea naiz eta nire ahotik entzutea nahi dut». Jakina, Mikel, pentsatu nuen. Amaran ere begiak bustita geratu ziren eta harro atera ginen handik.

Hainbat gorabeheraren ondoren, berriz ere dopinaren bala zure bururantz zuzen-zuzen. Ziurra omen da gainera. Baina barkatu, nik ezin dut sinetsi. Eta zalantzak dauden bitartean, zure ondoan jarraituko dugu. Eutsi, Mikel.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo