GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Villarreal San Mamesen

Exijentzia gora, zenbakien sendotasuna egiaztatzeko

Athletic Ligan hirugarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da, orain dela 21 urteko marka errepikatuz.

p040_f02_42724.jpg

ATHLETIC - VILLARREAL
 
Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Zenbakiak besterik ez aztertuz, denboraldi hasiera ikusgarria gauzatzen ari da Athletic. Lau garaipen jarraian lortu ditu -Tromsoe, Espanyol, Xerez eta Austriaren aurka-, gol bakarra jaso barik eta ondorio ezin hobeekin. Sentsazioek ere, kritikaz betetako udaren ondoren, gorantz egin dute azken asteotan.

Beti aurki daiteke, baina, eragozpenen bat eta, kasu honetan, aurkarien maila izan liteke nagusia. Zuri-gorriek gainditu dituzten taldeak ez dira puntakoak izan, edota, Ligako neurketei dagokienez, lehiaketa erritmo falta nabaria izan da. Azterketa polita izan daiteke gaurkoa, beraz, taldearen zenbakien sendotasuna egiaztatzeko, aurkariaren exijentziak gora egingo baitu, Villarrealen emaitzak momentuz onegiak ere izan ez diren arren.

Gaztetxo berria

Ligan hirugarren garaipena jarraian lortuz gero, Athleticek azken bi hamarkadetan lortu ez duen marka hautsiko du. Beste albiste bat ere egon daiteke, hala ere, Joaquin Caparrosek gaztetxoei aukerak eskaintzen jarraitzen baitu. Oraingo honetan Bilbao Athleticen Isaac Aketxa estreinatu da deialdian, eta beraz, lehen taldearekin debuta ere egin dezake 20 urteko aurrelari bizkaitarrak. Berarekin batera, Ustaritz, Koikili eta Javi Martinez berreskuratu ditu entrenatzaileak, Ocio, San Jose, Zubiaurre eta Joseba Etxeberriaren ordez. Aldaketa ugari egon daiteke hamaikakoan ere, ustekaberik ez badago, ostegunean «jai hartu» zuten Ustaritz, Koikili, Javi Martinez, Gabilondo eta Toquero arituko baitira hasieratik.

Ildo horretatik, eta azken asteotan askotan esan duen bezala, Caparrosek bere jokalariak «dosifikatu beharra» azpimarratu zuen. «Denak behar ditugu» egutegiari aurre egiteko.

Entrenatzaileak, gainera, denak ikusten ditu «inplikatuak, sekulako maila fisikoarekin eta konfiantzarekin, emaitzek indartzen baikaituzte. Hori aprobetxatu behar dugu bolada honi jarraipena ematen saiatzeko».

Azkuna se muestra satisfecho por el acuerdo entre López y García Macua

Si hubo pocos problemas para que la reunión entre Patxi López y Fernando García Macua llegara a buen puerto, parece que habrá menos aún para que el resto de integrantes de San Mames Barria dé el visto bueno a las condiciones del Gobierno de Gasteiz para entrar en el proyecto.

Iñaki Azkuna ha sido el primero en mostrar su satisfacción con el avance. Ayer se reconoció «muy contento» con la decisión de Patxi López. «No podía ser de otra manera», aseguró, teniendo en cuenta que el territorio histórico de Bizkaia es «el que más impuestos paga al Gobierno Vasco». Azkuna, además, recordó que con el acuerdo no sólo se impulsa la construcción del nuevo estadio, sino que con ésta se gana espacio para que «quepa el nuevo campus universitario, que es fundamental» para Bilbo, así como para la reorganización de las entradas a la ciudad.

El alcalde bilbaino también se refirió a las declaraciones de su homólogo donostiarra Odón Elorza que, según se publicaba ayer, ha calificado de «escándalo» la decisión del Eejecutivo de aportar 55 millones de euros a la financiación del proyecto. «Se ha pasado unas cuantas traineras», aseguró, recordando que, precisamente formando parte el propio Azkuna del Gobierno de Gasteiz, «se le dio una subvención importantísima a Anoeta, que es un campo municipal». «El Gobierno Vasco tenía que apoyar -añadió-, igual que apoyó a Anoeta con una subvención y al campo del Alavés con otra subvención. Ahora le tocaba a Bilbo».

Azkuna, además, cree que ahora no puede hablarse de subvención, «sino de un dinero que se va a transformar en accionariado», ya que el Gobierno participará de la gestión del estadio.GARA

DEBUTA

Isaac Aketxa deialdian dago lehen aldiz. Lezaman hazi ondoren Arenasen jokatutako 20 urteko aurrelariak «abiadura du, atera botatzeko joera eta ondo moldatzen da hanka biekin», Joaquin Caparrosen esanetan.

VALVERDE

Gustura aritu zen Ernesto Valverde San Mamesen zuri-gorria zenean, baina ez hainbeste beste talde batzuekin etorri izan denean. Bost aldiz bisitatu du Katedrala -hirutan jokalari dela, eta bitan entrenatzaile lanetan- eta bostetan galtzaile izan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo