GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Liher Goienetxea «Astillas» I Bermeo

Galdera batzuk Lokarriri

Irailaren 22ko «Hitza»ren bitartez jakin dut Lokarrik bake prozesuaren inguruko galdetegia aurkeztu zuela. Galdetegi hori dela-eta, neuk ere galdera batzuk egin gurako nizkioke Lokarriri: ETArena bakarrik al da Euskal Herrian ari den biolentzia? Tortura, desagerpenak... ez al dira biolentzia? Ezker abertzaleak bakarrik arbuiatu beharko du biolentzia? Eta frankismoarena? Eta GALena? Alderdien legea bera ez al da biolentzia? Egunkari, irrati eta aldizkariak ixtea ez al da biolentzia? Presoen senide nahiz lagunak sarraskitzea ez al da biolentzia? Armaz kokoteraino beteta eta aurpegia estalita (abilak eurak) jai-gunera ostika sartzea ez al da biolentzia? Sakabanaketa eta isolamendua ez al dira biolentzia? Batzartuta dauden ideologia zehatz bateko pertsonak (arma barik, jakina) atxilotu eta epaiketa barik lau urtez kartzelan edukitzea ez al da biolentzia? Milaka pertsona bozkatzeko aukera barik uztea ez al da biolentzia?

Dirulaguntzak daudenean ezin da guztiekin fidela izan. Hori uste dut Lokarriri gertatzen zaiola, «Baskongadetan» indarrez jarri den Gobernuak ematen dizkiola dirulaguntzak eta, haren kontra ezin dela jarri. On degizuela, ba, dirulaguntza hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo