GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Biarritz berriro ere hiru onenen artean sartu da

Dimitri Yachvili zelaietara itzuli zen, eta entsegu bat ere egin zuen.

BIARRITZ 23

TOULON 9

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritz berriro ere hirugarren postuan dago. Azkeneko bi urtetan egon behar duen leku horretatik kanpo ikusi dugu talde zuri-gorria, baina azkeneko bi denboraldietan postu horietatik at ikusi ostean, atzoko garaipenarekin hiru onenen artean dira berriz ere lapurtarrak. Hori bai, Stade Toulosainek ere lagundu zion atzokoan, etxean berdindu baitzuen.

Toulonengan errespetu handia zegoen. Talde aberats berri horietakoa da, eta liga hastapen ona eginda zetorren. Aldiz, atzokoan Biarritzek ez zuen aparteko arazorik izan garaipena erdiesteko, nahiz eta frantziarrak hirugarren minutuan aitzineratu ziren.

Berehala eman zion partidari buelta etxeko taldeak, Imanol Harinordokik gauzatutako entsegu bati esker. Augustek ez zuen gutxiago izan nahi, eta ordu erdia betetzerako bigarren entsegua egin zuen. Horrenbestez, norgehiagoka bideratuta utzi zuten lapurtarrek atsedenera joan aurretik, kanpotarrek ez baitzuten aparteko ezer egin.

Bigarren zatian ere etxeko taldea nagusi izan zen, eta beste entsegu bat ere gauzatu zuen, oraingoa Yachviliren bidez. Eta hori berri oso ona da, izan ere, Yachvili min hartuta egon da, eta atzo aritu zen aurtengo denboraldian lehen aldiz. Azken urte hauetan bakerik eman ez dioten lesioek ez badiote kalterik egiten, jokalari oso garrantzitsua izango da Biarritzentzat. Hortik aurrera, Gonzalezen mutilek berean jarraitu zuten, eta eragozpenik gabe lortu zuten garaipena, aspaldiko partez hirugarren lekua eskuratuz.

GERNIKA

30

EL SALVADOR

27

BIARRITZ

23

TOULON

9

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo