GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Herri presioak» eragina duela ziurtatuta, urriaren 24ko hitzordua oroitarazi du Euskal Konfederazioak

p017_f03_87x72.jpg

Arantxa MANTEROLA |

Joan den astean Baionan hizkuntza gutxituei buruz izandako mintegia baloratu zuten atzo Behatokiak eta Euskal Konfederazioak (EK).

Jardunaldiak antolatzea «positiboa» izanik ere, bertatik ateratako ondorioak ez dira, Behatokiko buru Paul Bilbaoren ustez, traza berekoak. Izan ere, Estatu frantsesak iaz Konstituzioari egindako aldaketa -hizkuntzok Frantziako ondaretzat jotzen dituen 75-1 artikulua- hizpide izan da eztabaidetan, baina agerian utzi dute aipamen horren «indefinizioa» eta «ahultasuna». «Artikuluaren esanahiaz ez dago irakurketa komunik eta beraz ezin da ziurtatu hizkuntzok berreskuratzeko aukera. Bilbaoren hitzetan, «begi-bistan da berezko lege bat» behar dela.

EKko ordezkari Sebastien Castet-ek Xavier North Hizkuntzetako estatu-idazkariak telefono grabaketa batean egindako adierazpenak nabarmendu zituen: «Ez du deus berririk esan, eta Gobernuak agindutako legeari dagokionez, ezin duela gai horretaz ezer esan adierazi du. Mespretxuzko jarrera hori onartezina zaigu».

Deiadar, 24an

Alde «mingotsak» gorabehera, «herri mugimenduaren urteetako lanari esker, tokiko hautetsiak estatus juridiko baten premia» aitortzen hasi izana urrats «garrantzitsua» da EK-ren iritziz. Alta, eragina handitzeko, EK-k argi du «presioa» areagotu beharra dagoela. Zentzu horretan, urriaren 24ko manifestazioa -Deiadar izendatutakoa- «ahalik eta jendetsuena» izatea beharrezkoa dela nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo