Flannery O´Connor-en eta Joaquim Maria Machado de Assisen liburu bana, euskaraz
A.A. | DONOSTIA
Iragan mendeko ipuingile onenen artean kokatzen duten Flannery O´Connor estatubatuarraren «Ez da erraza gizon on bat aurkitzea» (Elkar-Alberdania) euskaratu du Itziar Otegik eta Brasilgo literaturaren maisu nagusitzat hartu izan den Joaquim Maria Machado de Assisen «On Casmurro» (Elkar-Alberdania) Josu Zabaletak.
Brasilgo maisua
1900. urtean argitaratu zuen Joaquim Maria Machado de Assisek (Rio de Janeiro, 1839-1908) «Don Casmurro» nobela berritzailea. Hain zuzen, alargundu ondoren, bere bizitza kontatzen duen gizonezko bat du protagonistatzat eleberriak.
«Jeloskortasunezko istorio bat dagoela dirudi, baina benetan kontatzen dena irakurleak nobelarekin duen harremana da. Idazleak etengabe tranpak jartzen dizkio irakurleari. Azkenean ez dakigu adarrak jarri dizkion edo ez eta berak kontatutakoa justifikatzeko egiten duela konturatzen zara», azaldu zuen Josu Zabaleta itzultzaileak.