GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Itziar Usandizaga

Inaxi Lazkanori, adiorik ez!

Adiskide, lagun, lehengusu txiki, maitasunezko agurra doakizu.

Ezinak, gaixotasun madarikatuak eraman zaitu, baina hemen gelditzen da zure eredu apal, goxo eta baliotsua.

70eko hamarkadara joanda, ikastolen hasieraz gogoratzen naiz. Garai haietan, gaztetasunak duen alaitasun eta kemenaz, urrats berria eman nahian, gure hizkuntza defendatuz, haurrak, neska-mutilak, berdintasunean hazi eta hezi behar zirela defendatzen zenuen.

Gaur egunera arte berdin jarraitu duzu, tinkotasunez eta koherente izanez, Inaxi, emakumeen eskubideen defentsan ibili zara. Emakume eta gizonen arteko bizikidetzaren alde, jaiak eta alardeak berdintasunean ospatzea aldarrikatuz.

Aurten Jaizkibel konpainiaren alardean zure falta handia sumatuko zuten, beste hainbatek bezala, etxean, senitartean, lagunartean... baina seguru nago denok oroitzapen goxoekin gelditu garela betiko.

Mila esker izan zarena izateagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo