GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Aukerez jabetu eta ikertzen jarraitzeko adina dakigu, baina asko falta zaigu»

 

p016_F01.jpg


José Antonio Maiz
Intel Corporation enpresako ikerlaria

Donostian jaioa, Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu zen Fisikan eta duela 31 urtetik AEBetan bizi da. 1983an hasi zen Intel Corporation enpresan lanean eta makina bat belaunalditako erdieroaleren diseinuan hartu du parte. 2008an Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutuko saria jaso zuen.

M.E. | DONOSTIA

«Nanozientzia eta nanoteknologia: etorkizuna, errealitatea eta erronkak» izenburupeko hitzaldia eskaini zuen atzo Jose Antonio Maiz fisikariak. «Errealitatea da badakigula ikertzen jarraitzeko adina, jabetu garelako dauden aukerez; erronka da oraindik ere oso gutxi dakigula».

Nanozientziaren errealitatea eta erronkak, non gaude eta nora goaz?

Egun badakigu nahikoa eskala nanometrikoan partikulek eta elementuek duten funtzionamenduaren inguruan eta ikertzen jarraitzeko interes handia dago. Interesgarriak diren propietate asko daude eta horiek lagun gaitzakete arlo teknologikoan dauden arazo asko konpontzen, bai osasun arloan, bai hondakinak baztertzen edota material berriak egiten. Beraz, badakigu nanoteknologiak etorkizunean alde handia ekarriko duela. Erronka da, ordea, oraindik ere oso gutxi dakigula, ditugun ezagupenak oinarrizkoak direla. Adibide bat jartzearren, naturak bere elementuak automihiztatzen ditu oso modu elegantean eta fabriken beharrik gabe. Guk oraindik ere ez dakigu hori nola egin, baina nanoteknologiak nola funtzionatzen duen ezagutzen ari garenez, gisa horretako prozesuak ikasten has gaitezke, naturak bezala arazoei modu elegantean eta garbian erantzuteko. Egun energia asko xahutzen dugu eta hondakin gehiegi sortzen dugu.

Iraunkortasuna da nanoteknologiaren erronketako bat?

Bai, iraunkortasuna nanoteknologiaren helburuetako bat da, egun energia eta kutsadura arazo handiak baitaude. Baina, horretaz gain, bestelako arloetan ere ekarriko ditu aldaketak. Zenbait arazori nola aurre egin dien erakutsi digu naturak eta horiek ulertuko bagenitu, posible izango litzateke modu berean jardutea edota harago joan eta hobetzea. Arazoa zera da, ulertzea eta jakitea gauzek nola funtzionatzen dute.

Zein arlo izango dira hobari gehien izango dituztenak?

Nik uste duk aurrerapen handienak osasun arloan ekarriko dituela, bai diagnostikoaren alorrean zein tratamenduan. Era berean, oso erabilgarriak izango diren material berriak topatzea ere ekarriko du. Hauek erabilgarriak izateaz gainera, egiteko modu ezberdinak ekarriko dituzte.

Erdieroaleen arloan egiten duzu lan, zein da alor horretan egungo errealitatea?

Erdieroaleen diseinuan 20 eta 30 nanometroko estrukturekin egiten dugu lan une honetan, atomoa nanometro baten hamarrena da. Batek molekula bat hartzen badu, esaterako, hemoglobina, honek gutxi gorabehera bost nanometro ditu. Une honetan distantzia horiek guztiak ari dira aztertzen eta ikertzeko dagoen eremu zabala da.

Noraino irits gaitezkeen jakin daiteke?

Ez dakit, baina uste dut iris gaitezkeela sistema molekularretaraino, bat eta bost nanometroen eremuraino.

Egia da azken urteetan aldaketa itzelak gertatu direla teknologia alorrean. Etorkizunean, agian, aurrerapenak mantsoago etorriko dira?

Orain arte egiten aritu garena oso gauza sinplea da. Erdieroaleen industrian gauzak txikiago egiten jardun dugu. Baina tamaina gehiago txikiagotzeko aukerarik ez izateak ez du esan nahi aurrerapena amaitzen denik, metodo azkarragoak erabili beharko ditugula baizik. Gauzak azkarragoak baino, egingo duguna da mikroprosezadore gehiago jarri txip berean. Tamaina txikitzeaz harago, giza sormena baliatu dezakegu beste hainbat gauza egiteko.

Zientzian dirua jartzen dutenak jakitun dira nanozientziaren pisuaz?

Nik uste dut gero eta gehiago direla, gero kontua da inbertsio hau errentagarri egin behar dela eta hori da arazorik zailena. Nire ustez, soilik zientzialarien eta enpresarien arteko kolaborazioarekin lor daiteke hori. Lehenek beren lana hobeki azaldu behar dute eta bigarrenek arriskuak hartu behar dituzte teknologia hori merkaturatzeko. Dirua baino gehiago, gobernuek lortu behar dutena arriskuak hartzeko eta enpresa berriak sortzeko giro aproposa da. Egun egoera zaila da, baina aukera bat ere bada. Zailtasunak guztientzat daude eta pertsona azkarrek nabarmentzeko aukera dute.

Nanozientziaz ikaragarri hitz egiten da aspaldian, akaso lagunduko du horrek.

Normalean zientzialariei ez, beste arlo batzuetan lan egiten duten pertsonei ematen zaie garrantzia, eta zientzia gustuko duen pertsonentzat mezua da aukera ikaragarriak daudela nabarmentzeko, arazoak konpontzen laguntzeko eta, finean, mundu hobe bat lortzeko.

de clausura

Tras tres días de congreso el Atom by Atom cerró ayer sus puertas con un acto de clausura que contó con la participación del presidente del DIPC, Pedro Miguel Etxenike y el director del CIC nanoGUNE, Txema Pitarke.

 

Etorkizuna

«Teknologia alorrean, tamainaren txikitzeaz harago, giza sormena baliatu dezakegu beste hainbat gauza egiteko»

instituzioak

«Dirua baino, gobernuek lortu behar dutena arriskuak hartzeko eta enpresa berriak sortzeko giro aproposa da»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo