GARA > Idatzia > Kultura

LETRAK

Literaturaren etorkizuneko bideei buruzko mahai-inguruak

Hilabete honetan zehar, Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean «Literaturaren bideak etorkizunean» izenburupean mahai-inguruak antolatu ditu Euskal Literaturazaleen Akademiak. Besteak beste, paperezko liburua galtzearen arriskua, edizio elektronikoak, euskal literaturaren egoera eta irakurzaletasuna izango dira mintzagai. Estreinako hitzordua gaur izango da, 19.00etan, Donostiako Elkar aretoan, Xabier Mendiguren, Gorka Arrese eta Inazio Mujikaren parte-hartzearekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo