ORGANO ERROMANTIKOA
Donostiako Orfeoiak irekiko du X. Organo Zikloa
Donostiako Orfeoiak, Gerardo Rifon organo-jotzailearekin batera, abiaraziko du larunbatean, Azkoitian, Organo Erromantikoaren X. Zikloa. Azpeiti eta Bergarara zabaltzen den jaialdi horretan, Euskal Herriko zein nazioarteko koro, musikari eta bakarlarien emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Urriaren 10ean Elke Völker organo-jotzailea zuzenean izango da Azpeitiko Loiolako Santutegian. Hilaren 25ean amaituko den zikloan, besteak beste, Cyrill Schmiedlinek eta Capella Joan Baptista Comes taldeak parte hartuko dute.